Martxoak 16an eskaladako euskal zirkuituko hitzordu garrantzitsuenetako bat ospatuko da, Open Blok Sputnik txapelketa herrikoiarekin batera. Aurten, eszenatokia Bizkaian kokatutako Sputnik Berangon izango da.

Topaketaren formatuari esker -txapelketa gehi open, 14 urtetik 50 urte baino gehiagoentzat, adinaren arabera antolatuta- eskalatzaile amateurrak eta Ainhize Belar, Mikel Linacisoro edo Andoni eta Joanes Esparta anaiak bezalako nazioarteko eskalatzaile ezagunak batuko dira toki berdinean. Pasa den urtean 200 pertsona baino gehiago parte hartu zuten, topaketa hau eskalada jaia dela baieztatzen.

Klasifikazioetan 30 eta 40 blokeen arteko kopurua egongo da kategoria guztientzat. Bloke guztiak frogatu ahal dira, baina bakarrik 8 edo 10 bloke puntuatuko dituzte (bloke hauekin epaile bat egongo da) finaletara heltzeko. Finaletan 4 bloke izango dituzte txapelketa irabazteko.

Jendeak doan sartu ahal izango du finalak ikusteko, baina ez klasifikazioetara aforoa dela eta.

Informazio gehioago eta izen-ematea, hemen 

Helbidea

Sputnik Climbing Berango
Errementariena 6, Berango (Bizkaia)

Ordutegiak

  • 8:15etan Dorsalen banaketa
  • 9:00etan Klasifikazioen hasiera
  • 17:00etan Gazteen finalak
  • 20:00etan Absolutoen finalak
  • 21:30etan Sarien banaketa eta zozketak

Similar Posts