Euskal Selekzioa eskaladako International Open Tout à Blocs 2026 txapelketan lehiatuko da

Euskal Selekzioa aste honetan International Open Tout à Blocs (TAB) 2026 txapelketan parte hartzen ari da. Nazioarteko eskaladako hitzordu garrantzitsuenetako bat da, eta uztailaren 20tik 25era jokatzen da L’Argentière-la-Bessée herrian, Frantziako Alpeetan.

Txapelketak 80 herrialde baino gehiagotako eskalatzaile amateur eta profesionalak biltzen ditu, eta Euskal Selekzioari aukera ematen dio nazioarteko maila gorenean lehiatzeko eta euskal eskaladaren maila erakusten jarraitzeko.

Euskal Selekzioaren ordezkaritza honako hauek osatzen dute: Lier Perez, Ainhoa Uskola, Markel Korta, Idoia Martínez, Elur Arteaga, Elene Otermin, Lier Castillo, Emma Hernández, Iraultza Akzue, Eñaut Uson eta Sofia Hernández. Taldeko teknikaria Irati Zabala da.

Similar Posts