Mendeurrena FVNA 1924-2024

Azken 100 urteetan aldata ez den zerbait dago: gure mendizaletasuna. Mendia gure kulturaren zati bat da eta Euskal Herria bertoko mendirik gabe ez litzateke berdina izango. Herri honen arimaren beste zati bat da, izan ere, nor gehiago eta nor gutxiago mendizale dira.

Duela 100 urte gure Federakundearen ibilbidea batuta hasi genuen. Hegoaldeko mendizaleek erakunde bakar eta oso bati hasiera eman zioten 1924ko maiatzaren 18an, batasun honek gure ibilbidearen gehiengoan pisu handia izanda, frankismo garaia barne; pasaden mendeko 80. hamarkadan ezarritako lege autonomiko batzuek, eta hauen gaineko interpretazio zehatzek, honen banatzea eragin zuten arte.

Mendeurren honen ospakizuna, denok elkarrekin, bi federazio autonomikoen arteko hurbilketa, hausnarketa, garapen eta elkarlana protagonista izan diren urte ugariren emaitza da, lan-organo komun baten esparruan: Euskal Herriko Mendi Biltzarrean.

Mendeurrena ospatzeko egitarau osoa deskargatu

Ekitaldiak MENDiURRENA

11
Mai

Loteria

Más información
18
Mai

"ELGETAN" - Mendeurreneko Ekitaldi Nagusia

Elgeta

Más información
17
Eka

Erakusketa: Everesterako Tximist espedizioa

Vitoria-Gasteiz

Más información
13
Urr

Euskal Herriko Erdigune Geografikora ibilaldia

Parque Natural de Urbasa Andia

Más información
18
Urr

EMF Gala Berezia

Vitoria-Gasteiz

Más información
12
Abe

Monografikoa Pyrenaica aldizkarian

Más información

Mendeurrenaren irudi korporatiboa

Irudi honekin bi federazio original elkartzen dituen batasuna mendizaletasuna gogorarazi nahi ditugu.

Bi zeroak elkartuta eskontza-eraztunen antza daukate. Natura-espazioak, proiektuak, txapelketak eta abar partekatzen dituzten bi banako, jaiotze- eta ospakizun-data berdinarekin.

Infinituaren sinbolo gisa ere interpreta daiteke, eta ideia hori indartu egiten dugu proposatutako ikurrarekin: betidanik eta betiko.

Azkenik, 1 zenbakiak bi federazioak elkartzen dituen elementua adierazten du: mendia.

Aldapa bat jarri dugu gailurrerantz, eta malda hori handiagoa eta altuagoa izango da beti (elkarrekin urteak betetzen jarraitzeko nahiaren sinbolo gisa).

Irudi korporatiboa deskargatu (pdf)

Albisteak MENDiURRENA

  • All
  • Federazioa
  • Gure babesleak
  • mendi ibilaldiak
  • Mendi lasterketak
  • Mendiurrena