Alpinismoa

Alpinismoa da mendiko kirol-modalitaterik zaharrena eta osoena. Mendiak igotzea dela esan daiteke, baina gure burua gainditzeko gogoz beti, gutako bakoitzak gure barneko bulkada pertsonal desberdin bati erantzuteko edo gailur bat lortzeko eta begien aurrean irekitzen zaigun ikuspegiaz gozatzeko.

Gizakiak mendiak igo behar izan ditu antzinatik, baina mendiak obligazioz ez, baizik eta berorietara igotzen denaren kezkak asetzeko igotzen hasi zirenean bihurtu zen mendizaletasuna kirol. XVIII. mendearen bukaeran gertatu zen aldaketa, ingelesez osatutako talde batek Alpeetara bidaiatu zuenean, ordura arte ezezagun zena esploratzeko asmoz. Denbora gutxian, “mendiak plazer hutsez igo” nahi zituztenen topaleku bihurtu ziren Alpeak. Hala, bada, 1786an, Jacques Balmat eta Michel-Gabriel Paccard Mont Blanc mendiaren gailurrera iritsi ziren lehen aldiz, Alpeetako gailurrik altuenera (4.810 m), eta izugarrizko balentria izan zen garai hartarako.

Poliki-poliki, alpinismoak  bilakaera izan du, gaur egungo kontzeptura iritsi arte. Gaur egun, alpinista onak mendiko eskiko ezagutzak izan behar ditu, harkaitzean eskalatu behar du, edo izotzean edo modalitate mistoan (harkaitza eta izotza konbinatzen dituena), eta orientazioaren arloko ezagutzak ere izan behar ditu.

Lotutako ekitaldiak

Modalitate honek oraingoz ez du programatutako ekitaldirik

Lotutako albisteak

Erlazionatutako bideoak