Distantzia luzeko martxak

Distantzia luzeko martxak

Gehienezko eta gutxieneko denboraren artean osatzeko martxak, irteera eta helmuga arteko tarteko kontrol-puntuekin aldez aurretik iragarritako edo seinaleztatutako ibilbide batean, urtero egutegi batekin, bere izena duen zirkuitu hau. ZIRKUITUA, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldetik pasatzen da.

Iraupen Luzeko Ibilaldien Zirkuitua Euskal Herriko talde eta klubek eta Euskal Mendizale Federazioko Ibilaldien Batzordeak antolatzen dute. Lurralde guztietatik igaroz, parte hartzaileen erregulartasuna, ahalegina eta elkarren arteko adiskidetasuna sustatzea da helburua.

EMFk finalistatzat hartuko ditu gutxienez zortzi ILi osatu dituzten federatutako parte hartzaile guztiak, lurralde bakoitzetik bat eta egutegi horretatik aukeratutako beste hiru; eta mendizale federazio honen urteko txostenean beren izenak argitaratuko ditu.

Shebe Peña garaikurra, antolatzaileek saria merezi duela erabakitzen duen federatuak jasoko du, honek araudiko artikulu guztiak bete dituenean, betiere. Saria eman gabe geldi daiteke.

Parte hartzaileek klub eta taldeen eta EMFren araudiak errespetatu behar dituzte. Araudia ez betetzeak deskalifikazioa ekarriko du.

Sarbidea Zirkuitua Atalera

Intereseko dokumentuak

Lotutako albisteak

Erlazionatutako bideoak