Aholkularitza medikoa
👩🏻⚕️ ZURIÑE FORONDA doktorea > asesoriamedica@emf.eus
Artikulu lagungarriak
1. Kontzeptu orokorrak
Erabilera irizpideak
- Kontuan hartu behar dira horiek erabiltzen dituenak osasun arloan dituen ezagutzak:
“Erabili soilik nola erabili dakizun hori”. Hau da, eraman soilik erabiltzen dakizuna - Ahalik eta txikiena eta arinena.
- Erraz inprobisa ezin daitekeen materiala (adibidez, artaziak…)
Sendagaiak
- Benetan erabilgarriak eta eraginkorrak direnak
- Segurtasun maila terapeutiko egokia dutenak (dosiarekin nahastuz gero ere arriskurik ez dakartenak)
- Forma galeniko egonkorrekoak (hautsak, pilulak)
- Narkotikoak ez direnak (logura edo nerbio-sistema erlaxatzea bultzatzen ez dutenak)
2. Nazioarteko bidaietan kontuan hartu beharrekoak
Aldez haurretik
- Aseguru medikoaren estaldura zabala
- Txertoak (kanpoko osasun ministerioa) (Hepatitis A; Hepatitis B?) Galdetu
- Eremu geografikoaren azterketa egin (lurra, altitudea, aukeratutako sasoiko klima…)
- Kideak: trebetasunak, forma fisikoa, egonkortasun psikologikoa
- Lehen laguntzarako prestakuntza (aire-bideak mantentzea, hemorragiak kontrolatzea, shockaren tratamendua, analgesia eta biktimak eramatea)
- Hortz-haginen aurretiazko azterketa
Lurraren gainean
- Arazo medikokirurgikoak konpontzea
- Espedizioan arriskuak saihestea
- Uraren eta elikagaien higienea
- Arazo bereziak (asma, diabetesa, hipertentsio arteriala…)
- Tokiko baliabide medikoak. Gertueneko ospitaleak eta osasun-zentroak.
- Lesionatuak ebakuatzeko Larrialdiko Plana
3. Botika-kutxaren osagaiak
Oinarrizkoa
Sendaketarako materiala, immobilizazioa ta askotarikoak
- Termometroa (digitala ez da apurtuko)
- Ezpainetako eta eguzkitarako babesgarria
- Eskularruak
- Xaboi-pastilla (10 ml-ko suero fisiologikoa)
- Betadine edo Clorhexidina (gardena) Desinfektatzailea
- Gazak 20×20 (4) eta gazazko konpresak 50×50 (1-2)
- Ehunezko esparatrapua
- Tiritak eta aposituak, Compeed motako hidrogelezko aposituak
- Steri Strips, 6 mm-koak
- Alkohola, paper-zatietan edo flasko hermetikoan
- Kotoi-zotzak
- Gazazko 2 benda, 5 cm x 10 m neurrikoak (Hemorragia-buxadura)
- Krepezko benda, 10 cm x 10 m neurrikoa (immobilizazioa, konpresioa)
- Bisturiak eta orratz hipodermiko esterilak (gorputz arrotzak ateratzeko, babak husteko…)
- Artaziak eta matxardak
- Fular motako zapi triangeluarra (beso-euskarrietarako, bururako…)
- Kateorratzak
- Zinta amerikarra
- Salbamendurako edo biziraupenerako bi manta
Botikak
Kontuan hartzekoa: legez, medikuek soilik gomenda dezakete botikak hartzea; ez da gomendatzen hirugarren batzuei sendagaiak ematea, eta are gutxiago haien arduradun bagara (gidariak, begiraleak…). Aukera bat litzateke botika-kutxan izatea, eta pertsonak berak hartzea, kontsumoaren ardura bere gain hartuta.
- Bakoitzaren medikazioa: maiz erabiltzen diren sendagaiak, buruko minerako, bihotzerrerako…
- Parazetamol pilulak (500 mg eta 1 g): Mina, sukarra
- Aspirina 500 mg. : Mina, sukarra, antiinflamatorioa, antiagregatzailea
- Ibuprofeno 400-600 mg: Antiiflamatorioa
- Dihidrokodeina 25 mg, askapen atzeratuko pilulak : Eztula
- Sudur-deskongestionatzailea, tantak, plastikozko potean (Utabon): katarroa
- Tableta txikiak miazkatzeko (Hibitane, Lizipaina): Faringitisa
- Loperamida pilulak : Beherakoa
- Biodramina: Gorakoak, bidaia
- Ranitidina 300 mg. edo Almax: Antiazidoa
- Sueroral: Ahozko errehidratazioa
- Begirako kolirio analgesikoa (Bilina, Vispring, Visadron…)
Beste batzuk (Erabiltzen dakigunaren eta gure beharren arabera)
- Nolotil, Tramadol… analgesiko gogorragoak
- Ahozko antihistaminikoak (Cetirizina, Ebastel…)
- Antihemorroidala (Synalar Rectal, adibidez)
- Espektro zabaleko antibiotikoa
- Kolirio antibiotikoa
