Amaitu da Skyrunner World Series 2024ko zirkuitua eta Lide Urrestarazu Top 10aren barruan dago

Skymasters-a mendiko lasterketen Skyrunning Munduko Kopako azken proba izan da. Sailkapen nagusian zazpigarren postuan Lide Urrestarazu dugu Euskal Selekzioaren ordezkari gisa. Gainera, joan den larunbateko lasterketan 10. helmugaratu zen titulua lortzeko lehian zeudenen artean.

Gainerako ordezkarien artean, emaitza onak gure korrikalarientzat “open” kategorian:
1️⃣ Goar Lopetegui
3️⃣ Ioseba Eskudero
3️⃣ Ainhoa Intxausti

Lasterketaren sailkapen orokorrean, gizonezkoen sailkapena honela geratu zen:
11. Aitor Zunzunegi
14. Goar Lopetegui
21. Ioseba Eskudero
Aitor Blanco erretiratu zen lesioagatik

Emakumezkoetan:
11. Lide Urrestarazu
14. Ainara Alcuaz
21. Ainhoa Intxausti
22. Oihana Zubillaga

Zorionak Euskal Selekzioko kide guztiei, bai gaur egon zaretenoi, bai denboraldi polit honetan parte hartu duzuenoi. Eta eskerrik asko, zorte handia izan da zuekin guztiekin kontatu izana.

Similar Posts