CESAtik (Espainiako Selekzio Autonomikoen Orientazio Txapelketatik) bueltatu dira ORIENTAZIOko euskal selekzioko gazteak, sentsazio onekin.
Azkenengo egunean, ERRELEBOtan, 3. postua lortu zuten infantiletako Lene Garcia, Eki Beobide, Alain Goikoetxea eta Eneritz Fernandez-ek osatutako taldeak, 1.goetatik 28segundutara.
Kadete taldeak 4.postu on bat ere lortu zuten.
Aurreko egunean, Ekain Fernandez, M16 kategorian podiumera igo zen 1go postuan proba guztitan, ERTAINA, SPRINT, LUZEA eta proba guztietako batazbestekoan.
Orain taldeak merezitako deskantsoa hartuko du, Uztaila bukaerako Soria eta Urbasan egingo diren Ipar Ligako txapelketarako indarra hartzeko.