Euskal Selekzioak emaitza bikainak lortu ditu asteburu honetan Caceresen jokatu den Eskaladako Eskola Adineko Banakako eta Autonomia Erkidegoen arteko Espainiako Txapelketan (CESA).
Duela zortzi urtetik Espainiako hainbat instalaziotan antolatzen den txapelketa honek pizgarri handia dakar eskalatzaile gazteentzat, eta, aldi berean, goi-mailan lehiatzeko gai diren talentu berriak identifikatzeko tresna garrantzitsua da, eskalada gaur egun diziplina olinpikoa baita.
Aurtengo edizioan, Euskal Selekzioko eskalatzaile gazteek estatuko eskalatzaile onenekin batera hartu dute parte U15 (2012 eta 2013an jaiotakoak) eta U17 (2010 eta 2011n jaiotakoak) kategorietan, abiadura, bloke eta zailtasun modalitateetan.
Lehiaketa Alberto Ginés rokodromoan jokatu da, Caceresko Kirol Teknifikazioko Zentro Nazionalean, eta bertan Euskal Selekzioak berriro ere agerian utzi du Euskal Herriko eskaladaren maila bikaina.
Autonomia erkidegoen arteko sailkapenean, Euskal Selekzioa txapeldun izan da U15 kategorian, sailkapen metatuan. U17 kategorian, berriz, bosgarren postu bikaina lortu du.
Banakako emaitzei dagokienez, azpimarratzekoak dira Iraultza Azkueren garaipena zailtasun modalitatean eta Asier Intxaurberen garaipena bloke modalitatean, biak U15 mailan. Era berean, Lur Günetxeak bigarren postua lortu zuen zailtasunean; Emma Hernandezek hirugarren postua eskuratu zuen abiaduran, eta Elene Oterminek ere hirugarren postua lortu zuen zailtasunean, biak U17 emakumezkoen kategorian.
Emaitza bikain hauek agerian uzten dute klubetan nahiz Euskal Mendizale Federazioan gazteen prestakuntzan egiten ari den lan handia, eta Euskal Herriko eskaladaren etorkizun oparoa bermatzen dute.
Banakako emaitzak – U15 maila
| Kirolaria | Zailtasuna | Bloke | Abiadura |
|---|---|---|---|
| Iraultza Azkue | 1. | 5. | – |
| Lur Günetxea | 2. | – | 10. |
| Asier Intxaurbe | – | 1. | 15. |
| Maddi Mendiburu | 9. | 11. | – |
| Olaia Sagasti | – | 14. | 6. |
Banakako emaitzak – U17 maila
| Kirolaria | Zailtasuna | Bloke | Abiadura |
|---|---|---|---|
| Emma Hernandez | – | 5º | 3ª |
| Sofia Hernandez | 8ª | – | 8ª |
| Elene Otermin | 3ª | 8ª | – |
| Lier Perez | 8º | 5º | – |
| Unax Rodriguez | 27º | 19º | – |
Autonomia Erkidegoen arteko sailkapena – U15 maila
| Postua | Federazioa | Puntuazioa |
|---|---|---|
| 1 | EMF-FVM (Euskadi) | 5.560 |
| 2 | FMM (Madril) | 5.280 |
| 3 | FEEC (Katalunia) | 4.745 |
| 4 | FDMESCYL (Gaztela eta Leon) | 4.703 |
| 5 | FDMCM (Gaztela-Mantxa) | 4.144 |
Autonomia Erkidegoen arteko sailkapena – U17 maila
| Postua | Federazioa | Puntuazioa |
|---|---|---|
| 1 | FMM (Madril) | 7.460 |
| 2 | FDMCM (Gaztela-Mantxa) | 5.740 |
| 3 | FEXME (Extremadura) | 5.440 |
| 4 | FGM (Galiza) | 4.435 |
| 5 | EMF-FVM (Euskadi) | 4.323 |
Argazki-galeria: Zailtasuna
Galería de fotos: Bloke
Galería de fotos: Abiadura + Une batzuk
