EMF Mendiak

Euskal Mendizale Federazioaren aplikazio ofiziala

Komunitate mendizaleari mendi irteera bakoitzaren aurretik, bitartean eta ondoren laguntzeko diseinatua.

Aplikazioak Euskal Herriko 1.500 tontor baino gehiagori buruzko informazioa biltzen du, eta igoerak erregistratzeko, norberaren estatistikak kontsultatzeko, mendi-postontziak kokatzeko eta Federazioaren hainbat zerbitzu eskuratzeko aukera ematen du.

Euskaraz eta gaztelaniaz dago eskuragarri, Android eta iPhone gailuetarako.

Deskargatu aplikazioa

🗻 Kontsultatu 1.500 tontor baino gehiago

  • Mendien fitxak
  • Mapa interaktiboak
  • Mendi-postontzien kokapena
  • Informazio praktikoa

📍 Erregistratu zure igoerak

  • Gorde zure ibilbideak
  • Igoeren historia
  • Estatistikak
  • Aurrerapenaren jarraipena

🏆 Parte hartu lehiaketa eta erronka ofizialetan

  • Igoeren erregistro ofiziala
  • Ehun Mendien Lehiaketa
  • EMFren hurrengo erronkak

Igoeren erregistro ofiziala

Federatuek EMF Mendiak aplikazioaren bidez erregistratu ahal izango dituzte beren igoerak, Euskal Mendizale Federazioak antolatutako lehiaketetarako balio ofizialarekin.

Igoera bakoitza erabiltzaileen arteko lankidetza-sistema baten bidez balioztatuko da, mendi-postontzien ohiko funtzionamenduan oinarrituta eta ingurune digitalera egokituta.

Komunitate mendizale osoarentzako aplikazioa

EMF Mendiak mendia ezagutzen hasi berrientzat zein urteetako esperientzia duten mendizaleentzat dago pentsatuta.

Aplikazioa pixkanaka garatzen joango da, Federazioaren zerbitzu berriak gehitzeko; besteak beste, jardueretan izena emateko aukera edo mendizaletasunari lotutako erronka berriak.

Lehiaketak eta erronkak

🏔 100 Mendien Lehiaketa
EMFren lehiaketa historikoa EMF Mendiak aplikaziotik kudeatu ahal izango da 2027tik aurrera.

⛰ LABORAL Kutxa Erronka
Osatu LABORAL hitza, hasierako letrak sekuentzia hori osatzen duten mendiak igoz.

🌄 600 Mendien Lehiaketa
Laster.

👨‍👩‍👧 Mendi Txiki Erronka > “Centenario Txiki”
Laster.

FAQ

Nork erabil dezake EMF Mendiak?

EMF Mendiak mendia ezagutu, bere igoerak erregistratu eta katalogoko tontorrei buruzko informazioa kontsultatu nahi duen edonoren eskura dago. Hala ere, funtzionalitate eta abantaila batzuk EMFko federatutako pertsonentzat soilik daude eskuragarri.

Federatuta egon behar dut?

Ez. Aplikazioa federatuta egon gabe ere erabil daiteke. Hala ere, Ehun Mendien Lehiaketan parte hartzeko, igoerak ofizialki baliozkotzeko edo zenbait erronka eta sustapenetan parte hartzeko, beharrezkoa da EMFren federazio-lizentzia indarrean izatea.

Nola baliozkotu dezaket igoera bat?

Sartu igo duzun tontorraren fitxan eta sakatu «Gorde». Aplikazioak zure kokapena GPS bidez egiaztatuko du, eta ezarritako baldintzak betetzen badituzu, igoera automatikoki erregistratuko da.

Nola parte har dezaket 100 Mendien Lehiaketan?

Aplikazioaren bidez, modu ofizialean, 2027ko urtarriletik aurrera egin ahal izango da. Federatuta bazaude, nahikoa izango da zure igoerak aplikazioan baliozkotzea. Ehun Mendien Lehiaketaren araudia betetzen duten baliozkotutako tontor guztiak automatikoki hartuko dira kontuan.

Zer gertatzen da nire igoera balioztatzen ez bada?

Egiaztatu zure gailuko kokapena aktibatuta duzula eta tontorretik behar bezain gertu zaudela. Arazoak bere horretan jarraitzen badu, aplikaziotik bertatik jar zaitezke harremanetan laguntza-zerbitzuarekin.

Nola berreskura dezaket nire kontua?

Saioa zuzenean Google kontu edo Apple ID baten bidez hasten da. Zure igoeren historia Google kontu edo Apple ID berri bati lotu nahi badiozu, jarri lehenago harremanetan laguntza-zerbitzuarekin: info@mendiak.eus

Non jakinarazi dezaket gorabehera bat?

Edozein arazo edo iradokizun aplikazioko Laguntza edo Kontaktua ataletik bidal dezakezu, edo EMF Mendiak-eko laguntza-zerbitzuari idatziz: info@mendiak.eus

Honi buruzko albisteak

Bideoak