Eskaladako Euskal Selekzioak Tout à Bloc proban parte hartuko du, Alpe Garaietan

Tout à Bloc (TAB) proba Europako udako boulder txapelketarik esanguratsuenetako bat da, eta 2025eko uztailaren 21etik 26ra ospatuko da Frantziako L’Argentière‑la‑Bessée herrian, Alpe Garaietan.

Euskal Selekzioak parte hartuko du lehiaketa honetan, zazpi eskalatzailek eta Irati Zabala hautatzaileak osatutako taldearekin. Deialdia:

  • Irati Zabala
  • Elene Otermin
  • Lier Pérez
  • Ainhoa Uskola
  • Markel Korta
  • Elur Arteaga
  • Sofía Hernandez
  • Emma Hernandez

Ekitaldi honek eskalatzaile profesional eta amateurren parte-hartzea uztartzen du, U16 kategorietatik beteranoetaraino, hainbat mailatan: International Open, Micro‑TAB (U18) eta TAB Loisirs (U20, senior eta beteranoak).

Lehiaketa inguru alpino paregabean ospatzen da, harri naturaleko blokeetara sarbidearekin eta jaialdi-giroan, beste eskalatzaileekin esperientziak partekatzeko aukera ezin hobearekin. Gainera, hautatutako gure eskalatzaileek Ailefroide gunean eskalatzeko aukera ere izango dute.

Esperientziaz gozatu eta, batez ere, teknikan aurrera egin eta esperientzia irabaztea opa diegu gure taldekideei.

Similar Posts