Martxan jarri dugu orientazioko kirolari gazteen hautaketa-prozesua, Haur, Kadete eta Gazte (Sub-18) kategorietan, 2026ko Autonomia Selekzioen Espainiako Txapelketan (CESA) Euskadiren ordezkaritza osatuko duten kirolariak aukeratzeko.
Aurten, txapelketa Extremaduran izango da, ekainaren 20an eta 21ean, eta estatuko selekzioak bilduko ditu. Euskadik gehienez 24 kirolari izango ditu: lau neska eta lau mutil kategoria bakoitzean.
Ohiko moduan, hautaketa-prozesuak sei proba puntuagarri izango ditu, urtarriletik maiatzera bitartean. Proba horiek izango dira gure komunitatea ordezkatuko duten kirolariak zehazteko oinarria. Horrez gain, analisirako eta jarraipenerako saio teknikoak egingo dira, hautagaien garapenari laguntzeko.
Federazioak animatu egiten ditu Euskadiko orientazioko gazte guztiak parte hartzera. Urteko une garrantzitsuenetako bat da, eta aukera baliotsua bai kirol-hazkunderako bai garapen pertsonalerako.
Hemen kontsulta daitezke araudia, kategoriekin lotutako informazio guztia, puntuazio-sistema, proben egutegia eta izena emateko formularioa 👉 https://emf.eus/eu/kirol-modalitateak/orientazio/
