Euskal Selekzioa bikain Turkian, Skymasters finalaren aurreko lasterketan

Zaila egiten zaigu Euskal Selekzioaren lasterketa laburbiltzea eta baloratzea, beraz, argazkiak azaltzea erabaki dugu.

Irune Velez lehena izan zen metara emakumezkoen kategorian, Aitor Ajuria top 5ean, Hodei Samaniego 6. eta Ainara Urrutia Top 10ean.

Hortik aurrera, kaosa. Lasterketa osoan ez zen seinalizazio ezta kontrol punturik egon, korrikalari guztiak galdu egin ziren, eta horrek oraindik ulertzen ez ditugun penalizazio batzuk eragin zituen. Ondorioz sailkapen ofiziala eta denborak ez datoz bat lasterketan gertatutakoarekin.

Gure taldea zoriondu nahi dugu egindako lasterketagatik. Hurrengo hitzordua: Munduko Kopako finala, Skymasters

Similar Posts