Azken bi urteetan egin den bezala, EMFk irizpide batzuk ezarri ditu Euskal Selekzioan parte hartu ahal izango duten lasterkariak zehazteko, kirol-merezimenduetan, alderdi objektiboetan eta izaera teknikoko beste irizpide batzuetan oinarrituta.

Nahitaezko baldintzez gain (mendi federazio-lizentzia izatea eta Euskal Selekzioa ordezkatzeko konpromezua), beste hautaketa-irizpide batzuk definitu ditugu. Irizpide horiek kontuan har ditzakete korrikalariek, zer aukera dituzten jakiteko eta, hartara, Euskal Selekzioan parte hartzeko.

  • EMF Txapeldunen ZUZENEKO SARBIDEA, bai txapelketetan bai kopetan.
  • Kontuan hartuko dira EMF txapelketetan lasterkariek lortutako EMAITZAK.
  • Kontuan hartuko dira Euskal Herriko linea, ultra eta bertikaleko kopen EMAITZAK.
  • Euskal Herriko Koparen behin-behineko SAILKAPENA.
  • EMAITZAK nazioarteko, estatuko eta EMFk homologatutako lasterketetan.
  • Gainera, EMFko mendiko lasterketen teknifikazio taldeko kide izatea baloratuko da.
  • Horri guztiari gainera hautatzaileen IRIZPIDE TEKNIKOA aplikatu behar zaio.

Egutegiak antolatu ondoren, hauek izango dira Euskal Selekziorako plaza zuzenak lortzeko lasterketak:

SKYRUNNER WORLD SERIES, Munduko Kopa 2024

OHARRA: Skyrunner World Series-en egutegia Euskal Herriko Koparen egutegia baino lehenago hasten denez, lehenengo lasterketetarako hautaketa 2023. urtean lortutako emaitzen arabera egingo da.

Skyrace Gorges du Tarn, Ste Enimee, Frantzia – Maiatzak 18, 24 km, 1800 m+

  • Enkarterri 21K irabazleak  (neska eta mutila)
  • Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabiliko ahalko da.

MADEIRA Skyrace, Portugal – Ekainak 15, 45 km, 3600 m+

  • Euskal Herriko ULTRA Kopako bigarren lasterketa (Domusa Teknik) egin ondoren, behin-behineko sailkapenean dauden lehenengo neska eta mutila.
  • Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabiliko ahalko da.

Skyrace Du MERCANTOUR, Frantzia – Ekainak 23, 30 km, 2150 m+

  • Ioar-Kanpezu, LINEA Euskal Herriko Txapelketa, irabazleak (neska eta mutila)
  • Euskal Herriko LINEA Kopako hirugarren lasterketa (Ioar Kanpezu) egin ondoren, behin-behineko sailkapenean dauden lehenengo neska eta mutila.
  • Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabiliko ahalko da.

MAGA SkyMarathon, Italia – Irailak 22, 39 km, 3000 m+

  • EH Mendi Erronka, Euskal Herriko ULTRA Txapelketa, irabazleak  (neska eta mutila)
  • Euskal Herriko ULTRA Kopa 2024 irabazleak  (neska eta mutila)
  • Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabiliko ahalko da.

SOBRESCORBIO Skyrace, Asturias – Urriak 27, 32 km, 2100 m+

  • Euskal Herriko Linea Kopako zazpigarren lasterketa (Skyrhune) egin ondoren, behin-behineko sailkapenean dauden lehenengo neska eta mutila.
  • Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabiliko ahalko da.

2024ko denboraldiko Espainiko txapelketen deialdiak OSATZEKO irizpideak hauek izango dira:

OHARRA: Espainiko txapelketa batzuen datak ikusita, 2024ko hainbat lasterketa erabiliko dira deialdiak osatzeko:

2024 Espainiko LINEA txapelketa: TRENCACIMS (maiatzak 5)

  • Enkarterri Extrem 21K irabazleak  (neska eta mutila)

2024 Espainiko KILOMETRO BERTIKAL txapelketa: KV VALDEZCARAY (ekainak 2)

  • Txindokiko KB irabazleak (neska eta mutila)

2024 Espainiko ULTRA txapelketa: DESAFIO SOMIEDO (uztailak 6)

  • Enkarterri Extrem 60K irabazleak  (neska eta mutila)

2025ko denboraldiko Espainiko txapelketetara joateko irizpideak hauek izango dira:

2025 Espainiko ULTRA txapelketa indibiduala eta taldekoa

  • EH Mendi Erronka lasterketa, Euskal Herriko ULTRA Txapelketa, lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutilak)
  • 2024ko Euskal Herriko ULTRA Kopako behin-betiko sailkapenean lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutila)
  • Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabiliko ahalko da.

2025 Espainiko KILOMETRO BERTIKAL txapelketa indibiduala eta taldekoa

  • Zegamako Kilometro Bertikala lasterketa, Euskal Herriko KB Txapelketa, lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutilak)
  • 2024ko Euskal Herriko BERTIKAL Kopako behin-betiko sailkapenean lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutila)
  • Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabiliko ahalko da.

2025 Espainiko LINEA txapelketa indibiduala eta taldekoa

  • Ioar-Kanpezu lasterketa, Euskal Herriko LINEA Txapelketa, lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutila)
  • 2024ko Euskal Herriko LINEA Kopako behin-betiko sailkapenean lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutila)
  • Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabiliko ahalko da.

*OHARRA: lasterketaren irabazleak edo sailkapenaren lehenengoak deialdiari uko eginez gero, sailkapeneko bigarrenari deituko zaio.

Similar Posts