Deialdia zabalik 14 eta 20 urte bitarteko korrikalarientzat (kadete, gazte eta junior kategorietan), federatu zein federatu gabekoentzat.
Deialdia maiatzaren 23an izango da, 10:00etan, Zegama-n.
Joan den igandean Zegama-Aizkorri lasterketan parte hartu duten Euskal Selekzioko korrikalariak gurekin izango dira.
Topaketa honen helburua izango da, entrenatzeaz gain, mendiko lasterketei buruzko esperientziak partekatzea eta ezagutzak zabaltzea. Izena ematea derrigorrezkoa da.
