Mendi lasterketak: Euskal Selekzioan aritzeko 2025eko irizpideak

Urtero egin den bezala, EMFk irizpide batzuk ezarri ditu Euskal Selekzioan parte izan ahal izango duten lasterkariak zehazteko, kirol-merezimenduetan, alderdi objektiboetan eta izaera teknikoko beste irizpide batzuetan oinarrituta.

Nahitaezko baldintzez gain, beste hautaketa-irizpide batzuk definitu ditugu. Irizpide horiek kontuan har ditzakete korrikalariek, zer aukera dituzten jakiteko eta, hartara, Euskal Selekzioan parte hartzeko.

  • Euskal Herriko 7 lurraldeetako batean erroldatuta egotea (gutxienez 3 urteko antzinatasuna)
  • EMF Txapeldunen ZUZENEKO SARBIDEA, bai txapelketetan bai kopetan.
  • Kontuan hartuko dira EMF txapelketetan lasterkariek lortutako EMAITZAK.
  • Kontuan hartuko dira Euskal Herriko linea, ultra eta bertikaleko kopen EMAITZAK.
  • Euskal Herriko Koparen behin-behineko SAILKAPENA.
  • EMAITZAK nazioarteko, estatuko eta EMFk homologatutako lasterketetan.
  • Gainera, EMFko mendiko lasterketen teknifikazio taldeko kide izatea baloratuko da.
  • Horri guztiari gainera hautatzaileen IRIZPIDE TEKNIKOA aplikatu behar zaio.

Egutegiak antolatu ondoren, hauek izango dira Euskal Selekziorako plaza zuzenak lortzeko lasterketak:

SKYRUNNER WORLD SERIES, Munduko Kopa 2025

OHARRA: Skyrunner World Series-en egutegia Euskal Herriko Koparen egutegia baino lehenago hasten denez, lehenengo lasterketetarako hautaketa 2024. urtean lortutako emaitzen arabera egingo da.

Calamorro Skyrace, Benalmadena, Málaga – Apirilak 5, 27 km, 2700 m+

  • Kolazino Mendi Eguna irabazleak  (neska eta mutila) 

Skyrace Gorges du Tarn, Ste Enimee, Frantzia – Ekainak 7, 25 km, 1800 m+

  • Kilimon Trail irabazleak  (neska eta mutila) 

Saint Jeoire Skyrace, Frantzia – Irailak 6, 30 km, 2800 m+

  • Galdames Mendi Bira, LINEA Euskal Herriko Txapelketa, irabazleak (neska eta mutila) 
  • Euskal Herriko Linea Kopako laugarren lasterketa (Baztandarrak) egin ondoren, behin-behineko sailkapenean dauden lehenengo neska eta mutila.

Gorbeia Suzien, Zeanuri – Irailak 27, 32 km, 2400 m+

  • Baztandarrak irabazleak  (neska eta mutila) 
  • Agoizko mendi lasterketa irabazleak  (neska eta mutila)

Mourne Skyline, Irlanda – Urriak 11, 35 km, 2700 m+

  • Galdames Mendi Bira, LINEA Euskal Herriko Txapelketa, irabazleak (neska eta mutila) 

Sobrescobio Skyrace, Asturias – Urriak 26, 30 km, 2100 m+

  • Sorginen lasterketa irabazleak  (neska eta mutila) 
  • Euskal Herriko Linea Kopako zazpigarren lasterketa (Sorginen lasterketa) egin ondoren, behin-behineko sailkapenean dauden lehenengo neska eta mutila.

* Skyrunning deialdi guztietan, taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabili daiteke. 

2025ko denboraldiko Espainiko txapelketen ABSOLUTA deialdiak OSATZEKO irizpideak hauek izango dira:

OHARRA: Espainiko txapelketa batzuen datak ikusita, 2025ko hainbat lasterketa erabiliko dira deialdiak osatzeko:

2025 Espainiko LINEA txapelketa: CHANDREXA Trail, Ourense (maiatzak 18)

  • Kolazino Mendi Eguna irabazleak  (neska eta mutila) 
  • Kilimon Trail irabazleak  (neska eta mutila) 

2025 Espainiko ULTRA txapelketa: Trail Bosques del Sur, Cazorla, Jaen SOMIEDO (maiatzak 31)

  • Enkarterri Extrem 60K irabazleak  (neska eta mutila) 
  • EH ULTRA Txapelketa, Nafarroa Extrem, irabazleak (neska eta mutila)

2025 Espainiko KILOMETRO BERTIKAL txapelketa: KV COLLARADA, Villanua (ekainak 21)

  • Txindokiko KB irabazleak (neska eta mutila)
  • Mitxarro KB irabazleak (neska eta mutila) |

2025ko denboraldiko lasterketa INTERNAZIONALetarako deialdiak OSATZEKO irizpideak hauek izango dira:

ULTRA PIRINEU 100K, Bagà (urriak 4)

  • EH ULTRA Txapelketa, Nafarroa Extrem, irabazleak (neska eta mutila)
  • Euskal Herriko ULTRA Kopako hirugarren lasterketa (EH Mendi Erronka) egin ondoren, behin-behineko sailkapenean dauden lehenengo neska eta mutila.
  • Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabili daiteke.

2026ko denboraldiko Espainiko txapelketetara ABSOLUTO kategorian joateko irizpideak hauek izango dira:

2026 Espainiko ULTRA txapelketa indibiduala eta taldekoa

  • Nafarroa Extrem, Euskal Herriko ULTRA Txapelketa, lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutilak)
  • 2025ko Euskal Herriko ULTRA Kopako behin-betiko sailkapenean lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutila) 
  • Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabili daiteke.

2026 Espainiko KILOMETRO BERTIKAL txapelketa indibiduala eta taldekoa

  • Txindokiko Kilometro Bertikala lasterketa, Euskal Herriko KB Txapelketa, lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutilak) 
  • 2025ko Euskal Herriko BERTIKAL Kopako behin-betiko sailkapenean lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutila)
  • Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabili daiteke.

2026 Espainiko LINEA txapelketa indibiduala eta taldekoa

  • Galdames Mendi Bira lasterketa, Euskal Herriko LINEA Txapelketa, lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutila)
  • 2025ko Euskal Herriko LINEA Kopako behin-betiko sailkapenean lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutila)
  • Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabili daiteke.

 

Similar Posts