Urtero egin den bezala, EMFk irizpide batzuk ezarri ditu Euskal Selekzioan parte izan ahal izango duten lasterkariak zehazteko, kirol-merezimenduetan, alderdi objektiboetan eta izaera teknikoko beste irizpide batzuetan oinarrituta.
Nahitaezko baldintzez gain, beste hautaketa-irizpide batzuk definitu ditugu. Irizpide horiek kontuan har ditzakete korrikalariek, zer aukera dituzten jakiteko eta, hartara, Euskal Selekzioan parte hartzeko.
- Euskal Herriko 7 lurraldeetako batean erroldatuta egotea (gutxienez 3 urteko antzinatasuna)
- EMF Txapeldunen ZUZENEKO SARBIDEA, bai txapelketetan bai kopetan.
- Kontuan hartuko dira EMF txapelketetan lasterkariek lortutako EMAITZAK.
- Kontuan hartuko dira Euskal Herriko linea, ultra eta bertikaleko kopen EMAITZAK.
- Euskal Herriko Koparen behin-behineko SAILKAPENA.
- EMAITZAK nazioarteko, estatuko eta EMFk homologatutako lasterketetan.
- Gainera, EMFko mendiko lasterketen teknifikazio taldeko kide izatea baloratuko da.
- Horri guztiari gainera hautatzaileen IRIZPIDE TEKNIKOA aplikatu behar zaio.
Egutegiak antolatu ondoren, hauek izango dira Euskal Selekziorako plaza zuzenak lortzeko lasterketak:
SKYRUNNER WORLD SERIES, Munduko Kopa 2026
OHARRA: Skyrunner World Seriesetako deialdietan, 2025. urtean euskal korrikalariek zirkuituan lortutako emaitzak eta lasterketa batzuetako irabazleen sarrera zuzenaz gain, hautatzaileen irizpide teknikoa ere kontutan hartuko da taldea osatzeko.
Calamorro Skyrace, Benalmadena, Málaga – Apirilak 11, 27 km, 2700 m+
- Kolazino Mendi Eguna irabazleak (neska eta mutila)
Mathensys, Frantzia – Maiatzak 3, 25 km, 1800 m+
- Kilimon Traileko irabazleak (neska eta mutila)
Maga Skymarathon – Irailak 5, 39 km, 3000 m+
- T3T maratoiko irabazleak (neska eta mutila) , kluben arteko EMFko Txapelketa
Gorbeia Suzien, Zeanuri – Irailak 27, 32 km, 2400 m+
- Kanpezu Ioar lasterketako irabazleak (neska eta mutila)
- Euskal Herriko Linea Kopako seigarren lasterketa (Triku trail) egin ondoren, behin-behineko sailkapenean dauden lehenengo neska eta mutila.
Sobrescobio Skyrace, Asturias – Urriak 25, 30 km, 2100 m+
- Sorginen lasterketako irabazleak (neska eta mutila)
- Euskal Herriko Linea Kopako zazpigarren lasterketa (Sorginen lasterketa) egin ondoren, behin-behineko sailkapenean dauden lehenengo neska eta mutila.
2026ko denboraldiko Espainiako txapelketako deialdia OSATZEKO irizpideak hauek izango dira:
OHARRA: Espainiko txapelketaren data ikusita, 2026ko bi lasterketa erabiliko dira deialdiak osatzeko:
2026 Espainiko LINEA txapelketa: Abeduriu Trail, Asturias (Ekainak 27)
- Lakuntza Aralar mendi lasterketako irabazleak (neska eta mutila)
- Gazteen Kilimon trail lasterketako jubenil(U18) eta junior(U20) mailako irabazleak (neska eta mutila).
2026ko denboraldiko NAZIOARTEKO lasterketetarako deialdiak OSATZEKO irizpideak hauek izango dira:
Mallorca By Utmb (Urriak 30,31,1)
- EMFko ULTRA Txapelketa, Tolosaldea ultratrail erronka, irabazleak (neska eta mutila) |
- EHMEko (Leitza) irabazleak (neska eta mutila)
Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabili daiteke.
Nazioarteko Km Bertikal garrantzitsua (Zehazteke )
- Ardibidepikua kilometro bertikala lasterketa, Euskal Herriko KB Txapelketa, lehen sailkatuak (neska eta mutila)
- 2026ko Euskal Herriko BERTIKAL Kopako behin-behineko sailkapenean lehen sailkatuak Ardibidepikua kilometro bertikala lasterketaren ondoren (neska eta mutila)
Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabili daiteke.
2027ko denboraldiko Espainiako txapelketetara joateko irizpideak hauek izango dira:
2027 Espainiako ULTRA txapelketa, bakarkakoa eta taldekakoa.
- Tolosaldea ultratrail erronka, Euskal Herriko ULTRA Txapelketa, lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutilak)
Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabili daiteke.
2027 Espainiako KILOMETRO BERTIKAL txapelketa, bakarkakoa eta taldekakoa.
- Ardibidepikua kilometro bertikala lasterketa, Euskal Herriko KB Txapelketa, lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutilak)
- 2026ko Euskal Herriko BERTIKAL Kopako behin-betiko sailkapenean lehen sailkatua (neska eta mutila)
Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabili daiteke.
2027 Espainiako LINEA txapelketa, bakarkakoa eta taldekakoa.
- Kolazino Mendi Eguna lasterketa, Euskal Herriko LINEA Txapelketa, lehen eta bigarren sailkatuak (neska eta mutila)
- 2026ko Euskal Herriko LINEA Kopako behin-betiko sailkapenean lehen sailkatua (neska eta mutila)
Taldea osatu arte beste lasterketa batzuetan lortutako emaitzak eta irizpide teknikoa erabili daiteke.
