Irteera zaila Malagan Euskal Selekziorentzat, baina Lide Urrestarazuk eta Aitor Blancok top 10ari eutsi diote

Euskal Selekzioak aurre egin zion pasaden larunbatean, apirilaren 5ean, mendiko lasterketako Munduko Koparen egutegiko erronka handienetako bati: Calamorro Skyrace lasterketari, Benalmádenan. Lasterketa zorrotza izan da, teknikari eta eguraldi aldakorrari dagokionez. 27,5 kilometroko distantziarekin eta 2.270 metroko desnibel positiboarekin, proba parte-hartzaile bakoitzarengandik ahalegin handiena eskatu zuen. Nabarmendu behar da Calamorro mendira egindako igoera ikonikoa: 3,76 km-tan 650 metroko desnibel positiboarekin.

Egoera zailen aurrean —ibilbide teknikoa, igoera eta jaitsiera etengabeak, eta eguraldi aldakorra— Euskal Selekzioak berriz ere bere izaera lehiakorra eta goi mailako errendimenduarekiko konpromisoa erakutsi zituen.

Emaitza nabarmenen artean daude Lide Urrestarazu, 6. postu bikaina lortu zuena, eta Aitor Blanco, Munduko Kopan debutari izanik, bere bigarren lasterketan mailari eutsi zion  bigarren lasterketan 10. postuan sailkatuta. Ainara Alcuazek ere lan bikaina egin zuen, 12. postuan helmugaratuz.

Une mingotsena Irune Vélez de Mendizabalek bizitakoa izan zen, 15. postuaren inguruan zihoanean lesio baten ondorioz lasterketa utzi behar izan baitzuen. Beste selekzio-kideei dagokienez, Aitor Ajuriak (48.) eta Ander Gerrikaetxebarriak (63.) borroka egin zuten euren ezaugarrietara egokitzen ez zen ibilbidean; Oier Zubeldiak, berriz, ezin izan zuen proba amaitu.

Selekzio ofizialaz gain, beste euskal korrikalari batzuek ere maila ona erakutsi zuten, denak lehen 25 postuetan amaituz. Paul Ormaetxea 13. postuan sailkatu zen; Hodei Samaniego 16.ean; Ioseba Eskudero 24.ean; eta Aitor Zunzunegi 25. postuan.

Aurtengo Calamorro Skyrace edizioak ez zuen hutsik egin. Gizonezkoen kategorian garaipena Luca Del Pero italiarrarentzat izan zen; emakumezkoetan, berriz, Patricia Pineda espainarrak irabazi zuen, azken minutu oso lehiatuetan.

Bigarren lasterketaren sailkapen nagusia esteka honen bidez kontsulta daiteke: https://www.kronoak.com/live/2025/calamorroskyrace/

Similar Posts