Emaitza bikainak lortu ditu Euskal Selekzioak, Cerdanyan ospatutako Basoko Espainiako Orientazio Txapelketan

Pasa den apirilaren 3tik 5era, Cerdanyan ospatutako Basoko Espainiako Orientazio Txapelketan, 50 euskal ordezkari izan dira, 1.200 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituen lehiaketan.

Bellver de Cerdanyan jokatutako distantzia ertainean iritsi ziren lehen garaipenak, Cosme Durán (U-10), Ekain Fernández (M-18), Aratz Beobide (M-20) eta Aitana Lertxundi (F-45) nagusituta. Gainera, Asier Ipiñak bigarren postua lortu zuen M-45 kategorian.

Cap de Recen jokatutako distantzia luzean ere emaitza onek jarraipena izan zuten, Ekain Fernándezek (M-18) eta Aitana Lertxundik (F-45) berriz ere irabazita. Podiumera igo ziren, halaber, Oxel Goikoetxea (2. M-14), Enma Casado (2. F-21B), Asier Ipiña (2. M-45) eta Marina Lertxundi (2. F-50).

La Seu d’Urgellen jokatutako sprint proban, Euskadik garaipen gehiago eskuratu zituen Jurgi Calzada (M-12), Ekain Fernández (M-18), Aratz Beobide (M-20) eta Aitana Lertxundiren (F-45) eskutik, eta Ekain Bengoetxeak hirugarren postua lortu zuen M-14 kategorian.

Txapelketa erreleboekin amaitu zen. Infantil mailako gizonezkoen taldeak (Inar Beobide, Jurgi Calzada eta Oxel Goikoetxea) eta kadete mailako gizonezkoen taldeak (Alain Goikoetxea, Haizea Leizaola eta Eki Beobide) hirugarren postua lortu zuten. Senior mailako gizonezkoen taldeak (Ekain Fernández, Ulises Gutiérrez eta Aratz Beobide), berriz, bosgarren postuan amaitu zuen.

Emaitza on hauei esker, Ekain Fernándezek uda honetan Eslovenian jokatuko diren Europako Txapelketetan parte hartzeko txartela eskuratu du, eta Aratz Beobidek aukera sendoak mantentzen ditu udan  Suedian jokatuko den Junior Mailako Munduko Txapelketan parte hartzeko.

Argazkiak: Paula Padilla, Àngel Pi, Sergi Oliveras, Juan David Pérez-Caballero

Similar Posts