EMF-FVMk Maite Maiora eta Iokin Garai izendatu ditu Mendi Lasterketetako hautatzaile berriak

Abenduaren 4an, EMFren Mendi Lasterketetako Batzordearen bilera egin zen, eta bertan aurkeztu ziren Euskal Selekzioko Mendi Lasterketetako hautatzaile berriak. Maite Maiora eta Iokin Garai izango dira ardura hori hartuko dutenak, esperientzia handia eta taldearen garapenerako ikuspegi berritua ekarriz.

Erreferente bi Euskal Selekzioa indartzeko

Maite Maiora 

Beti izan da mendizalea eta 15 urte baino gehiagoko ibilbidea du mendi lasterketetan, Maite Maiora estatu eta nazioarte mailan trail runningeko figura garrantzitsuenetako bat da. Trail running-ean ia diziplina guztietan lehiatu du eta askotan defendatu ditu Euskal Selekzioko koloreak.

Bere palmaresean munduko tituluak, Munduko eta Espainiako txapelketak eta Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia bezalako garaipen enblematikoak daude. Hautatzaile kargua “ilusio handiz eta bere esperientzia eta ezagutzak belaunaldi berriekin partekatzeko helburuarekin” hartzen duela adierazi du.

Iokin Garai

Iokin Garai Heziketa Fisikoko irakaslea da Euskal Eskola Publikoan. Mendizalea txikitatik, udan zein neguan disfrutatzen du mendiaz. Lesio batek lasterketetatik aldendu zuen eta 4 urte eman ditu mendi lasterketen batzordean laguntzaile moduan.

Orain hautatzailearen ikuspegitik trailari itzuli nahi dio hark emandakoa eta 4 urte hauetan ikasi duen guztia.

Mendi Lasterketetako Batzordearen talde berria

Hautatzaile berrien aurkezpen bilera burutzeaz gain, batzordearen lana sendotzeko eta egiturari indar handiagoa emateko Mendi Lasterketetako Batzordean izango diren gainontzeko kideak aurkeztu ziren. Taldea honako hauek osatuko dute: Ioseba Usabiaga, Jone Zelaieta, Iosu Juaristi, Gotzon Zulaika, Janire Agirre, Atharratze Beristain, Paul Goitisolo, eta Mireia Trigueros, azken hau Mendi Lasterketetako batzordeko bokala izanez.

Izendapen hauekin, EMFk apustu egiten jarraitzen du Euskal Herriko mendi-lasterketetako Euskal Selekzioaren egitasmoa sendotu eta indartzeko, esperientzia, berrikuntza eta trailaren garapenean konpromiso sendoa uztartuz.

EMF-ko Mendi Lasterketetako Batzorde Berria (argazkian Jone Zelaieta eta Gotzon Zulaika falta dira)

Similar Posts