Mendia da gure aukera | EMF-ko kanpaina eta spot berria

Mendien Nazioarteko Egunaren harira, gure spot berria aurkeztu nahi dizuegu, Mendi Film Festival-en estreinatu berri dena eta #Mendiadagureaukera kanpainaren barruan kokatzen dena.

Bideoak omenaldia egiten die mendia bizitzeko ditugun modu desberdinei eta mendizaleen komunitatea blaitzen duen komunitate-espirituari. Gainera, arreta jartzen du ingurune naturalean eta federatuta egotearen garrantzian, hura segurtasunez gozatzeko.

Spotaren ekoizpenean “etxeko” jendearen parte-hartzea izan dugu, eta haien presentzia eta inplikazioa grabazioan publikoki eskertu nahi ditugu.

Similar Posts