600 gailurrak: Lehiaketa berria eta Ehun Mendietako katalogoan Euskal Herriko gailur guztiak igo dituzten mendizaleentzako aitortza

Igo al dituzu Ehun Mendien Lehiaketako katalogoan jasotako Euskal Herriko gailur guztiak?

Edo agian ezagutzen duzu zure mendizale elkartean, familian edo lagunen artean halakorik egin duen norbait?

Euskal Mendizale Federazioa lanean ari da jada “100 Mendiak Lehiaketa”ko katalogo berria prestatzen. 2026an argitaratzea aurreikusten da, eta, bertan, mantenduko da ohiko lehiaketa, baina baita ekimen berri bat ere: Euskal Herriko 600 gailur katalogatuak igotzea lortu duten mendizaleak saritzea.

Bai, ondo irakurri duzu: 600 gailur. Gaur egungo katalogoak (2018ko edizioa) 597 gailur jasotzen ditu, baina mendizaleontzat bereziak diren beste hiru gailur gehitu ditugu zerrendara, zenbaki borobila osatzeko. Besteak beste: Auñamendi, Gurdieta eta Kanbilu

Lehiaketa berria 2026an jarriko da ofizialki martxan, katalogo berrituan jasoko diren oinarri eta irizpideekin. Baina, hori baino lehen, EMFtik aitortza publikoa egin nahi diegu dagoeneko katalogoa osatu duzuen mendizaleei, edo ia-ia osatua duzuenoi.

@euskalmendizaleak ⛰️6️⃣0️⃣0️⃣ Igo al dituzu Ehun Mendien Lehiaketako katalogoan jasotako Euskal Herriko gailur guztiak? Edo agian ezagutzen duzu zure mendizale elkartean, familian edo lagunen artean halakorik egin duen norbait? 🆕 #600Gailurrak aurkezten dizuegu: lantzen ari garen katalogo berrirako lehiaketa berri bat izango da, baina, lehenago, 2018ko katalogoko 597 gailurrak igo dituzuen mendizaleei aitortza egiteko balioko du. Horrez gain, Auñamendi, Gurdieta eta Kanbilu gailurrak ere gehitu ditugu. ⛰️6️⃣0️⃣0️⃣ ¿Eres una de las personas que ha ascendido todas las cimas de Euskal Herria del catálogo del Concurso de los 100 Montes? ¿O conoces a alguien en tu club, familia o amistades, que lo haya hecho? 🆕 Os presentamos #600Gailurrak ♬ sonido original EuskalMendizaleak

Nork parte har dezake?

Ondorengo baldintzak betetzen dituzten mendizale federatuak bilatzen ditugu:
• Azken 5 urteetan gutxienez federatuta egon izana (2021–2025 edo 2022–2026).
• 2018ko edizioan jasotako Euskal Herriko gailur guztiak igota izatea.
• Mugikortasun murriztua duten mendizale beteranoen kasuan, katalogo zaharragoak onartuko dira.
• Egindakoa egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztea: argazkiak, track-ak, mapak, koadernoak… Eta baita mendi taldeen testigantzak ere.

Dokumentazioa posta elektronikoz bidali daiteke (vitoria@emf.eus) edo paperean entregatu Donostiako edo Gasteizko bulegoetan.

Hautagaitzak aurkezteko epea: 2026ko otsailaren 28ra arte. Zabaldu mezua! “600 gailurrak” igo dituzten mendizaleak topatu nahi ditugu.

Similar Posts