Gaurkoa oso egun berezia izan da. Hegoaldeko federazioetako, Iparraldeko eta Mendeurrenaren Batzordeko ordezkariak, 150 mendizale ingururekin batera, Euskal Herriko erdigune geografikora hurbildu gara, Andia mendilerrora.

Batzen gaituen eta beti elkartzen jarraituko gaituen guztia ospatzeko balio duen ekitaldia. Zigor Egia gure presidenteak bere hitzaldian baieztatu duenez, iaz hartutako konpromisoa bete egiten da: gure federazioak bat eginda ibiltzen dira berriro. Horren adibide dira, besteak beste, gaurko ekitaldia, Oroimen Egunenan egindakoa, Euskal Herriko Mendi Biltzarra sortzea edo Euskal Herriko Kopak, kirol modalitate ezberdinetan.

Eta datorrena: mendeurrena. Gaur, lehen aldiz, ekitaldi ofizialean erakutsi ditugu efemeride hau ospatzeko aukeratu dugun irudia eta bere leloa: Betidanik betiko. Ez zaigu hau baino leku hoberik bururatzen: gure herriaren bihotzean, mendizale giroan eta eguraldi bikainarekin

📷 Iñaki García Uribe – Ricardo Hernani

.

Similar Posts