Gaur goizean EMF-Euskal Mendizale Federazioak seihileko ohiko eta ezohiko batzarra ospatu du Elgetan, eta 41 klub izan dira bertan.
Aho batez onartu dira gai-zerrendako puntu guztiak: 2025eko aurrekontua, 2025eko lizentzien tarifak, 2025eko jardueren egutegia eta hauteskundeak onartzeko hauteskunde-araudi berria.
Batzar honekin amaitzen da 2021-2024 legealdia. Eskerrik asko guztioi, 40.720 aldiz


