OHIKO ETA EZOHIKO BATZAR OROKORRA – maiatzak 31

Gaur, Derioko Birika Kultur Etxean, Euskal Mendizale Federazioaren (EMF) Ohiko eta Ezohiko Batzar Orokorrak ospatu dira.

Saioa Derioko alkate Esther Apraizek eginiko ongietorri instituzionalarekin hasi da, eta jarraian, gai-zerrendako puntu desberdinak jorratu dira, guztiak aho batez onartu direlarik.

Puntuen artean, 2024ko ekitaldiaren itxiera ekonomikoa eta Ibilbide Nordikoko araudiaren aldaketa eta araudi berriaren onespena nabarmendu behar dira. Azken hau diziplina honen federazio barruko sendotzean urrats esanguratsua da.

Eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi!

Similar Posts