Gaur Euskal Herriko Mendizaleen Biltzarreko Zuzendaritza Batzordearen bilera izan da Pozoportilloko Bentan, Ozekan (Aiara/Araba). Biltzarrak Euskadiko eta Nafarroako mendi federazioak eta EMMOA Fundazioa biltzen ditu.
Martin Montañesek, Koldo Aldazek, Antonio Ortegak, Ricardo Hernanik, Miren Eizmendik, Iratxe Osorok eta Zigor Egiak parte hartu dute (Julio Martinez ezin izan da bertaratu).
Bertan, amankomunean ditugun 5 lehiaketa-diziplinen errepaso zabala egin da, mendia sustatzeko hainbat jarduera, eta mendiko kulturaren dibulgazio-batzorde bat ezartzea ere erabaki da
