Euskadiko Artxibo Historikoak, Bilboko Maria Diaz de Haro kalean dagoenak, arrakastaz amaitu du gaur egunera arte iritsi diren mendizaletasunaren dokumentu historikoen digitalizazioa, 1924-1974 aldiari dagozkionak.

Dokumentu horiek artxibo horren webgunean kontsulta daitezke: https://www.artxibo.euskadi.eus/inicio /

Nola sartu? Bilatu “Dokuklik/Artxiboak Online” > Badator > Euskal Mendizale Federazioa – Federación Vasca de Montaña.

EMFk eskerrak eman nahi dizkio Artxiboari, euskal mendizaletasun osoarentzat garrantzi handia duen proiektu hau gauzatzeko egin duen arduragatik, batez ere mende bat ospatzen dugun urte sinboliko honetan.

Era berean, eskerrak eman nahi dizkiogu Jesús de la Fuente mendizaleari, proiektua gauzatzen emandako laguntza nekaezinagatik.

¨

Similar Posts