Orientazioko Euskal Selekzioak badu jada taldea 2026ko CESArako

EMFk, Ekainaren 20tik 22ra Extremaduran jokatuko den Autonomia Erkidegoen arteko Eskolarteko Orientazio Espainiako Txapelketan (CESA) parte hartuko duen selekzioa aurkezten du.

CESA estatu mailako hitzordu nagusia da eskola mailako kategorientzat, eta aukera paregabea da orientazioan ari diren gazteek euren garapen lehiakorra sendotzen jarrai dezaten, Estatuko selekzio onenekin neurtuz.

Guztira 17 kirolarik — 9 neska eta 8 mutil— osatuko dute Euskadiko selekzioa, infantil, kadete eta jubenil kategorietan. Taldea urtarriletik maiatzera bitartean jokatutako sei proba puntuagarritan oinarritutako sailkapen prozesu baten ondoren osatu da. Hauek izan dira kontuan hartutako probak:

* Urtarrilak 25: Hondarribia (hirikoa)
* Otsailak 1: Sopela (basoa)
* Otsailak 15: Urdaburu (basoa)
* Apirilak 12: Pagoeta (basoa)
* Apirilak 26: Otxandio (basoa)
* Maiatzak 10: Ondategi (basoa)

Hauek dira 2026ko CESA txapelketan Euskadi ordezkatuko duten kirolariak:

Jubenil neskak

* Izaro Ipiña

Jubenil mutilak

* Telmo Corada
* Ekain Fernández*

Kadete neskak

* Haizea Leizaola
* Lien García
* Aiora Morante
* Udane Etxebarria

Kadete mutilak

* Alain Goikoetxea
* Eki Beboide

Infantil neskak

* Ilargi Mombiedro
* Intza Sagardogi
* Libe Huegun
* Leire Corada

Infantil mutilak

* Oxel Goikoetxea
* Marek Oliver
* Inar Beobide
* Oier Ipiña

*Plaza erabaki da irizpide teknikoaren bidez.

Similar Posts