Ekainak 28tik 30era, Euskadiko  ORIENTAZIO selekzioko infantil, kadete eta jubenilmailako kirolariak Valladolid ingurura joan dira, CESAn (Espainiako Selekzio Autonomikoen orientazio Txapelketan) parte hartzera.

28an, goizez, El Portillo eta La Parrilla, inguruko pinuzko basoetan proba ERTAINAnparte hartu zuten eta arratsaldez, Olmedo herrian SPRINTean.

Biak oso proba azkarrak izan ziren eta bietan Ekain Fernandez-ek M16 kategorian lehenengo postua lortu zuen. Honek Poloniatik etorri berria da, espainiakoselekzioarekin EYOC.ean parte hartu ondoren eta han ere oso emaitza onak lortu ditu.

Proba ertainean M-14 kategorian, Eki Beobidek 4.postua lortu zuen eta sprint proban, M18an Aratz Beobidek 4.postua eta M14ean Alain Goikoetxeak 9.goa.

Proba zuzenean jarraitzea dago youtubeko kanalean, gaur, 29an proba LUZEA eta O-TRAIL eta igandean, 30an ERRELEBOAK.

Similar Posts