Jarraian, 2026ko mendiko udalekuetan izena emateko informazioa partekatzen dizuegu. Iaz bezala, aurten ere Euskal eta Nafarroako federazioek elkarlanean antolatu ditugu.
Aurten berritasun gisa, aste bateko egonaldia gehitu dugu Gorbeiako aterpetxean. Beste aterpetxea, aurreko urteetan bezala, Belaguakoa izango da, eta biak 11 eta 17 urte bitarteko gazteei zuzenduta daude. Datak honako hauek izango dira:
– Uztailaren 12tik 18ra – Gorbeia
– Uztailaren 19tik 25era – Belagua
– Abuztuaren 2tik 8ra – Belagua
Proposamen honen helburua mendizaletasuna eta haren balioak sustatzea da, hala nola elkartasuna eta ingurumenarekiko errespetua. Horrela, gazte mendizaleei aisialdirako alternatiba erakargarria eskaini nahi zaie, abenturaz eta naturaz betetako esperientzia baten bidez. Gogorarazi nahi dugu udalekuak euskaraz garatuko direla.
PREZIOA PARTE-HARTZAILEKO: 350 € / astea – parte-hartzaile bakoitza
GARRANTZITSUA:
✓ Parte-hartzaile guztiek federatuta egon behar dute.
✓ Udalekuetako arduradunek programan aldaketak egin ahal izango dituzte, inguruneak edo eguraldi-baldintzek hala eskatzen badute.
✓ Parte-hartzaileren batek menu berezia behar badu (alergiak, zeliakia edo beste gaixotasunen bat dela eta), aurrez jakinaraztea beharrezkoa da (adierazi formularioaren “Oharrak / Comentarios” atalean).
✓ Plazak: 22 aste bakoitzean.
✓ MENDIKO UDALEKUAK: 2015 eta 2009 urteen artean jaiotako parte-hartzaileentzat (biak barne). Udalekuak euskaraz.
✓ Izena emateko epea: maiatzaren 15era arte edo plazak agortu arte.

