Euskal Mendizale Federazioaren Ohiko Batzar Nagusia eta Ezohikoa ospatu dira larunbat honetan, azaroaren 22an, Elgetako Kafe Antzokian. Herriko hainbat txokotatik etorritako 85 federatu baino gehiagok hartu dute parte, bakoitza bere mendizale elkartea ordezkatuz.
Gai-zerrendako puntu guztiak aho batez onartu dira, bai batzar arruntean zein ezohikoan. Besteak beste, 2026rako aurrekontua, federatu-lizentzia eta jarduera-egutegia onartu dira.
Gainera, jakinarazi da Pyrenaica aldizkariaren zuzendari berria izango dela Paulo Etxeberria Ramirez, eta hark gidatuko du mendiaren inguruko aldizkari erreferentzialaren etapa berria.
Jardunaldian zehar aurkeztu da baita ere komunikazio-kanpaina berria: “Mendia da gure aukera”, zeinaren spot ofiziala lehen aldiz Mendi Film Festivalean proiektatuko den, bertako emanaldi guztietan ikusgai izango delarik. Ondoren, Menditour saioetan eta EMFren sare sozialetan ere zabalduko da.
