Euskadiko Orientazio Selekzioa bikain aritu da CESA 2025ean, Santiago de Compostelan

Ekainaren 20tik 22ra bitartean, Euskadiko Orientazio Selekzioak parte hartu du 2025eko Espainiako Eskola Adinako Txapelketan (CESA), Santiago de Compostelan ospatu dena. Taldea 15 korrikalarik eta 3 teknikarik osatu dute, eta esperientziak partekatu dituzte beste selekzio batzuekin ere, hala nola Nafarroakoarekin, zeinekin argazki bateratua ere atera duten.

Lehen egunetik bertatik emaitza bikainak

Lehiaketa ostiral goizean abiatu zen, distantzia Luzea Enxa mendian jokatu zela. Taldeak emaitza bikainak eskuratu zituen, eta nabarmentzekoa da:
• Ekain Fernándezek lortutako bigarren postua kadete gizonezkoen kategorian,
• eta Eneritz Fernándezek eta Alain Goikoetxeak eskuratutako hirugarren postuak infantil mailan.

Arratsaldean, Monte do Gozo inguruan, beste bi proba izan zituzten: Trail-O eta Laberint-O. Kasu honetan, Udane Etxebarriak hirugarren postua eskuratu zuen kadeteetan, eta Alain Goikoetxeak ere hirugarren postua lortu zuen berriro infantil mailan.

Larunbata: arrakastaren eguna

Larunbat goizean, distantzia ertaina jokatu zen Enxa mendian berriro. Proba honetan, Alain Goikoetxeak lehen postua lortu zuen infantil mailan.

Arratsaldean, esprint proba izan zen Santiago de Compostelako Unibertsitateko Kanpus Vidan, eta Ekain Fernándezek lortu zuen lehen postua kadete gizonezkoen kategorian, asteburu borobilari amaiera bikaina emanez.

Igandea: erreleboak eta agurra

Txapelketari amaiera eman zitzaion igandean, Cidade da Cultura gunean jokatutako errelebo proba zirraragarriarekin. Aiora Morante, Inar Beobide, Alain Goikoetxea eta Eneritz Fernández kirolariek osatutako infantil mailako taldeak hirugarren postua lortu zuen, eta horrela itxi zuten euskal selekzioaren parte-hartze bikaina.

Kirolari guztiek oso ondo pasa eta ikasi dute Orain opor batzuk irabazi dituzte!

Similar Posts