Ibiltarien Jaia 2024

Gaur Ibiltarien Jaia 2024 ospatu da, 2024ko EMFren iraupen luzeko ibilaldien egutegia ixteko jaialdia. Bertaratutakoek 23 kilometroko ibilbidea egin dute, Elgetako erdigunetik abiatuta, eta geldialdiak izan dituzte Asentzio ermitan, Intxortan, Erdellan, Aixolan, Egoarbitzan eta Azkonabietan, hasierako puntura itzuli aurretik.

Ibilaldia amaitzean, bazkaria egin da eta azken edizioko finalistentzako diplomak banatu dira. Aipamen berezia Javier Ignacio Gonzalez Benitorentzat (Dantzaleku Sakana), zeinak Shebe Peña 2024 saria jaso duen.

Argazki gehiago: https://flic.kr/s/aHBqjC54pT

Similar Posts