Euskal Selekzioaren parte-hartze nabarmena Espainiako Boulder eta Abiadura Txapelketan

Joan den asteburuan, Euskal Selekzioak parte hartu zuen Espainiako Boulder eta Abiadura Txapelketan eta Espainiako Kopako lehen proban, Madrilen, Wanda Metropolitano inguruan ospatu ziren jardunaldietan.

Guztira, 16 kirolarik ordezkatu zuten Euskal Mendizale Federazioa (EMF) kategoria eta diziplina guztietan, Irati Zabala hautatzailearekin eta Gorka Hernández teknikariaren laguntzarekin. Gorka Hernández-en lana bereziki eskertu nahi dugu.

Emaitza nabarmenak

Emaitzarik aipagarrienak honako hauek izan dira:

  • Maila Absolutuan finalerako sailkapena, eta bertan Asier Antunezek 6. postua Espainiako Txapelketan eta 7. postua Kopan lortu zituen.

  • Udane Mujika-k lortutako zilarrezko domina U17 emakumezkoen kategorian.

  • Elene Otermin-en 5. postua kategoria berean.

  • Markel Korta-ren 3. postua U15 gizonezkoen kategorian.

Halaber, ostiralean abiadura probak jokatu ziren eta gure Emma Hernandez txapeldunordea izan zen U15 mailan,

Podioaz harago, talde osoaren lana eta jarrera oso positiboki baloratzen ditugu, bereziki gazte mailako selekzioaren sendotze-prozesua azpimarratuz.

Sailkapen osoak | Espainiako Boulder Kopa eta Txapelketa

U15 Gizonak
• 🥉 Markel Korta – 3.
• Iraultza Azkue – 21.
• Lur Guenetxea – 23.

U15 Emakumeak
• Sofía Hernández – 7.
• Emma Hernández – 9.
• Maddi Mendiburu – 35.

U17 Gizonak
• Gorka Gardeazabal – 9.
• Lier Pérez – 17.
• Ander Beitia – 21.

U17 Emakumeak
• 🥈 Udane Mujica – 2.
• Elene Otermin – 5.
• Inés Allende – 17.

U19 Gizonak
• Asier Antúnez – 12.
• Gari Markuerkiaga – 15.
• Haritz Urkiola – 20.
• Aiert Mendizabal – 23.

U19 Emakumeak
• Elur Arteaga – 5.
• Maddi Agirre – 6.
• Ainhoa Uskola – 12.
• Libe Castillo – 15.

Absolutua Gizonak
• Asier Antúnez – 7.

Absolutua Emakumeak
• Idoia Martínez – 14.

📷 David Cañas del Mazo

Similar Posts