Pasa den asteburuan Espainiako Zailtasun Kopako lehen proba ospatu zen Indorwall Getafen. Udako atsedena bukatuta, 2023ko Espainiako Zailtasun Kopako hiru probetako lehenengoa ospatu zen, 200 parte-hartzaile baino gehiagorekin eta euskal ordezkari ugarirekin.

Euskal Selekzioaren emaitzak diskretuak izan ziren podiumetan sartzeko orduan, baina parte-hartze zabala izan zen igandeko finaletan, larunbateko jardunaldiaren ostean. Gure artean onena Elur Arteaga izan zen, 18 urtez azpikoetan podiumeko hirugarren tiradera igotzea lortu zuena, sailkapenarekiko bere prestazioak asko hobetu ondoren.

Aipagarriak dira, halaber, emakumezkoen Absolutuan Ainhize Belarrek eta Haizea Osesek lortutako bosgarren eta seigarren postuak, hurrenez hurren. Belarrek sailkapen bikaina osatu zuen, hirugarren onena izan zen atarikoan, baina finalean 2 puntura geratu zen.

Getafeko lehen hitzordu honetako onenak Maria Benach Emakumezkoen Absolutuan eta Javi Cano Gizonezkoen Absolutuetan izan ziren.

Espainiako Zailtasun Kopako bigarren proba Indoorwall Torrejonen izango da, Irailaren 30ean eta Urriaren 1ean.

Emaitzak:

Maila ABSOLUTUA:

5️⃣ Ainhize Belar Barrutia
6️⃣ Haizea Oses Saiz

U18:

9️⃣ Asier Antúnez Herreros
2️⃣5️⃣ Manex Guenetxea Manterola

🥉 Elur Arteaga Arzallus
4️⃣ Garazi Uriarte Arregi

U16:

4️⃣ Maddi Agirre Zubeldia
6️⃣ Ines Allende Lopez
7️⃣ Udane Mugica Lasa

1️⃣4️⃣ Gari Markuerkiaga Sarria

U14:

1️⃣1️⃣ Araceli de Bilbao Orteaga
1️⃣3️⃣ Elene Otermin Losada
2️⃣5️⃣ Laia Beltrán de Heredia Rangel

6️⃣ Eñaut Uson Pobes
1️⃣7️⃣ Lier Perez Barreras

EMAITZAK GUZTIAK  Getafe 2023

Argazkiak: SAILKAPEN PROBAK

Argazkiak: FINALAK

Similar Posts