Euskal Mendizale Federazioan gure mendeurren barneko programazioko ekintzak ospatzen jarraitzen dugu. Datorren martxoaren 16an, larunbata, ‘Euskal Herriko Gailurrak’ ekimena egingo dugu; honetan, Euskal Herriko lurraldeetako federazioekin eta Iparraldeko bi talderekin batera, gure lurraldeetako 6 gailur altuenak igoko ditugu.
Partaideak 12:00etan helduko dira muinetara eta, orduan, unea hilezkortzeko argazki bat hartuko dute EMFren mendeurreneko ikur oroigarria erakutsita. Gipuzkoako federazioa Aketegira (1.551 metro) igoko da eta Araba eta Bizkaiakoak Goribeiara (1.482 metro). Nafarroako federazioak “Euskal Herriko gailurra” ikutuko du Hiru Erregeen Mahaian (2.446 metro) eta Auñamendi MT (Behe Nafarroa) eta Orhimendi (Zuberoa) taldeek Okabe (1.466 metro) eta Orhi (2.019 metro) igoko dituzte. Amaitzeko, EMFk Artzamendi (Lapurdi – 926 metro) igoko dugu.
Era berean, Euskal Herriko mendizale guztiak “euskal mendizaleon batasuna gure geografiako gune garaienetatik erakutsiko duen ekintza batean” parte hartzera gonbidatzen ditugu.