Euskal Mendizale Federazioak eta Nafarroako Mendi Kirol eta Eskalada Federazioak 100. urteurrena ospatzen dugu 2024 honetan, Euskal Herriko Mendi Biltzarrak, gure lan-organo komuna, planteatu eta garatutako ekintza programazio zabal bat antolatuta.

Hasteko, urtea federazio-txartel komun bat bi federazioetako pertsonei banatzen eta hau osatzen duten pertsona, erakunde eta kuben artean 500 oroitzapen-ikurrina banatzen hasi dugu. Era berean, EMFk urteko lehen hiruhilekoan 40 urte jarraian federatuta egon diren pertsonei oroitzapen-ikurrak banatzeko ekimen ugari antolatuko ditugu EAEko 3 herrialdetan.

Beste ekintza askoren artean, datorren martxoaren 16an, Euskal Herri osoko – lurraldeko federazioak, autonomikoa, Nafarroakoa eta Iparraldeko mendi-taldeak barne – ‘Euskal Herriko herrialdeetako 6 sabaiak’ ikutuko ditugu, una berean Gorbeia, Aketegi, Hiru Erregeen Mahaia, Artzamendi, Orhi eta Okabe mendiak igota. Gainera, apirilaren amaieran, bi federazioetako 100 mendi-talde inguruetako ordezkariek ‘100 urte 100 mendi’ ekimenean parte hartuko dute, aldi berean 100 mendiko gailurretara igota eta bakoitzeko igoera argazki bat eginda betikotuz, ‘Mendiurreneko’ – modu informalean programazioari eman diogun izena – ikurra erakutsita. Bestalde, maiatzaren 18an, Estatuko loteriak bere irudia EMFri eskeiniko dio, aurtengo logo berria eta betiko logoa nahastuta.

Urteurreneko ekintzekin jarraituz, urriaren 13an beste martxa bat antolatuko da Erdigunera – Euskal Herriko Geografiako Erdigune Historikora, Urbasa Handiko Parke Naturalean kokatuta dagoenera. Bertan, Ehunekoen-Anaitasun diplomen banaketa ospatuko da, kategoria honetan Federazioak kokatu dituen 100 mendiak igo dituzten pertsonei errekonozimendua eginez. 

2024ko buaerara heltzen, urriaren 18an, Mendeurrenaren Gala berezia ospatuko da Gasteizen eta, bertan, Euskadi eta Nafarroako Mendi Federazioko documenta historiko bat aurkeztuko da, Labrit-ek lanuda, eta, abenduan, Pyrenaica Aldizkariak ‘100 años de la Federación Vasco Navarra de Montaña’ monografikoa argitaratuko du.

Hauek dira urteurrena dela eta egingo diren ekintza nabarmenetakoa, baina gure web-gunean ekintza programazio osoa aritaratu dugu (nahiz eta oraindik batzuk konfirmatu gabe dauden), guztien informazioa eskainita.

Mendeurrena hasteko irudi berria

Euskal Mendizale Federazioak bere 100. urtea irudi aldaketa batekin hasi du, meneurrena oroitzeaz gainera, Euskadi eta Nafarroako Federazioen arteko batasuna adierazten duen logo berri batekin: “Irudi honekin bi federazio original elkartzen dituen batasuna mendizaletasuna gogorarazi nahi ditugu. Bi zeroak elkartuta eskontza-eraztunen antza daukate. Natura-espazioak, proiektuak, txapelketak eta abar partekatzen dituzten bi banako, jaiotze- eta ospakizun-data berdinarekin. Infinituaren sinbolo gisa ere interpreta daiteke, eta ideia hori indartu egiten dugu proposatutako ikurrarekin: betidanik eta betiko. Azkenik, 1 zenbakiak bi federazioak elkartzen dituen elementua adierazten du: mendia. Aldapa bat jarri dugu gailurrerantz, eta malda hori handiagoa eta altuagoa izango da beti (elkarrekin urteak betetzen jarraitzeko nahiaren sinbolo gisa)”. 

Mendeurren-produktuak

Ternuaren, gure babesle nagusietakoenaren, eskutik, Mendeurreneko motxila salmentan dago jada. Hau eskuratzeko, gure federazioak osatzen dituzten kluben bitartez egin beharko duzu.

Bestalde, Vipole mendi-makilen marka italiarrak, EMFren laguntzaile bezala, 3 makil modelo berri diseinatu ditu mendeurrena ospatzeko. Hauek, markaren Euskadiko banatzailearen webgunean escurra daitezke: www.hazten.es.

Similar Posts