Asteburu honetan, UIAAren (Mendiko Elkarteen Nazioarteko Batasuna) urteroko batzar nagusia ospatu da, Kosovoko Peja hirian.
EMF 2002. urtetik da UIAAko kide ofiziala, eta Euskal Herriko mendizaleen kolektibo osoa ordezkatzen du nazioartean. EMFren eta EHko Mendi Biltzarraren ordezkari gisa bi pertsona izan dira bertan, eta hainbat gairen lanketan parte hartu dute, hala nola kontuen onarpenean.
Era berean, kide berri gisa onartu dira hainbat herrialde, eta kontinenteetako ordezkariak hautatu dira.
