Euskal Mendizaletasunaren Gala: 2025eko hautagaitzak

2025eko Euskal Mendizaletasunaren Gala antolatzen ari gara, eta horregatik zuengana jotzen dugu, mendi-klubak, zuen lankidetza eta iritzia eskatzeko, mendiko munduaren ezagutzaile eta parte aktibo zareten aldetik.

Gala honen helburua da Euskal Herriko pertsona edo entitateei aitortza egitea, mendiko munduan egindako ekarpen esanguratsuengatik. Nahiz eta azken erabakia epaimahaiari dagokion, gure nahia da zuek, gure mendizale komunitatearen parte zaretenak, lagun gaitzazuen inspirazio iturri diren figura horiek identifikatzen.

Emango diren sariak:

• Andrés Espinosa Euskal Mendizale 2025.  Gure urteko sari garrantzitsuena da, urteko mendizalea. Euskal mendizaletasunarentzat bere balioengatik, gaurkotasunagatik, esanahiarengatik eta abarrek garrantzi handia duten, eta bereziki aitortza hau merezi duten pertsonei ematen zaie.

• Euskal Mendizaletasunaren Lagunak. Sari hau mendiarekin harreman estua duten erakunde edo entitateei zuzenduta dago, baita EMF eta bere komunitateari egiten dioten laguntza edo sustapen lan altruistagatik ere.

• Loli López Goñi – Emakume Mendizaleak. Izena berak dioen bezala, emakumeei zuzendua, bere ibilbideagatik edo mendizaletasunarekin lotutako jardueragatik protagonista dena. Helburua da emakumearen papera aldarrikatzea eta balioan jartzea mendiko jardueran, itxuraz parekidea baina benetan desorekatua den egungo testuinguruan.

• Antxon Bandres – Jarduera Interesgarriena. Oro har, mendizaletasunaren diziplina, jarduera edo modalitate ezberdinei lotutako ekintzaren bati ematen zaio. Urte horretan nabarmendu nahi dugun jarduera zehatz bat saritzeko izaten da.

• Ibilbide Onenaren Saria. Klub, entitate, instituzio edo pertsona bati ematen zaio, euskal mendizaletasunaren alde egindako ibilbide luze eta esanguratsua aitortzeko.

Nola lagundu? Eskatzen dizuegu Euskal Herriko pertsonak edo entitateak proposatzea, merezi duelakoan sari hauetako bat jasotzea.

***Proposatutako hautagaitzak jasoko ditugu 2025eko ekainaren 15a baino lehen. SARTU HEMEN GALDETEGIA BETETZEKO

Similar Posts