Euskal Selekzioko 14 eskalatzailek parte hartu dute asteburu honetan Sant Martí de Tousen jokatutako Zailtasuneko Espainiako Kopako 2. proban, eta emaitza oso onak lortu dituzte.
Nabarmentzekoak izan dira Inés Allenderen garaipen bikoitza, U19 emakumezkoetan eta absolutu emakumezkoetan, eta Lur Guenetxearen garaipena U15 gizonezkoetan.
Horrez gain, hainbat euskal eskalatzailek finaletarako sailkapena lortu zuten, besteak beste Iraultza Azkuek, Maddi Mendiburuk, Elene Oterminek, Maddi Aguirrek eta Elur Arteagak, Euskal Selekzioaren maila ona berretsiz.
Zailtasuneko Espainiako Kopako bigarren proba amaituta, denboraldiko azken hitzordua baino ez da geratzen. Azken proba eta aldi berean Zailtasuneko Espainiako Txapelketa irailaren amaieran jokatuko dira Caceresen.
Emaitzak
U15 Gizonezkoak
🥇 1. Lur Guenetxea
4. Iraultza Azkue
9. Asier Intxaurbe
U15 Emakumezkoak
7. Maddi Mendiburu
U17 Gizonezkoak
16. Lier Perez
U17 Emakumezkoak
5. Elene Otermin
U19 Gizonezkoak
12. Ander Beitia
18. Haritz Urkiola
22. Gorka Gardeazabal
24. Aiert Mendizabal
U19 Emakumezkoak
🥇 1. Inés Allende
8. Maddi Aguirre
Absolutu Emakumezkoak
🥇 1. Inés Allende
5. Elur Arteaga
8. Maddi Aguirre
15. Ainhoa Uskola
