Causiat Extrem, 2026ko Euskal Herriko Kopako lehen proba

Joan den urtarrilaren 24an, larunbatean, Causiat Extrem probako edizio berri bat jokatu zen. Eskimoko proba hau 2026ko Euskal Herriko Kopako lehen proba izan da.

Lehiaketa Candanchuko estazioaren inguruan egin zen, baldintza oso zailak izan arren: elur pilaketa handia eta ikuspen eskasa. Segurtasuna une oro lehenetsita, proba aurrera ateratzea posible izan zen eski nordikoko ibilbideak erabiliz eta erabat seguruak ziren eremuetan diseinatutako ibilbide bati esker.

Ibilbidea, eguraldiak baldintzatuta, aurreko edizioetakoarekin alderatuta zertxobait desitxuratuta geratu zen, baina egoerak ez zuen aukera gehiagorik ematen. Antolakuntzak bereziki eskertu nahi du trazatzaileen lan gogorra eta konplexua, egoerara egokitu eta proba segurtasunez garatzea ahalbidetu baitzuten.

Proba honetako emaitzei esker, 2026ko Euskal Herriko Kopako lehen sailkapena osatu da, eta horrela denboraldi berriari hasiera eman zaio.

Sailkapenak

Kategoria Postua Izena
U14 1. Aiur Hernani García
U16 1. Kimetz Korta Iñarra
U18 1. Ibai Hernani
2. Unax Sologaistoa Zubia
U20 1. Hugo Robles Lomeña
2. Markel Barrio
3. Unax Hernando Benito
U23 1. Aitor Ugarte Eriz
2. Oier Moreno
Senior Gizonezkoa 1. Ander De Miguel
2. Asier Labairu
3. Aitor Ugarte Eriz
Senior Emakumezkoa 1. Uxue Loizu
2. Andrea Zarranz
3. Oihana Zubillaga Blanco
Senior Gizonezkoa M40 1. Imanol Rodríguez
2. Iñigo Orkaiztegi Noguera
3. Aitor Arbulu Bernaola
Senior Gizonezkoa M50 1. Mikel Navarro Aranzadi
2. Joseba Tobar
3. Iñaki Korta Barrena
Senior Gizonezkoa M60 1. Angel Olaso

 

Euskal Selekzioa Frantziako Kopa Nazionalean

Bestalde, aipagarria da Loic Thevin-en emaitza. Euskal Selekzioko kidea den eskiatzaileak hirugarren postua eskuratu zuen Master 40 kategorian, 2025-26 denboraldiko Frantziako Kopa Nazionaleko proban, Combe Bénitenjokatutakoa.

Jatorriz frantziarra izan arren, Loic Thevinek ez zuen zalantzarik izan Euskal Selekzioaren koloreekin lehiatzekoFrantziako egutegiko proba entzutetsu honetan, eta podiumera igotzea lortu zuen bere kategorian, nazioarteko mailako jardun nabarmena sinatuz.

Similar Posts