Asteburu honetan ospatu da “I Galicia O’Meeting” Pontevedrako kostaldean, orientazio egutegi estatuko hitzordu garrantzitsuenetako bat. Lehiatutako hiru probak —tarte ertaineko distantzia, sprinta eta distantzia luzea— Oinezko Orientazioaren Espainiako Ligaren parte dira eta Espainiako selekzioa osatzeko puntuagarriak dira.
Bertan izan dira Euskadiko Kadete eta Gazte Selekzioko kideak: Aratz Beobide, Eki Beobide, Ekain Fernández, Izaro Ipiña eta Aizne Morante, proba ezberdinetan parte hartuz.
Larunbatean Tarte Ertaineko eta Sprint probak jokatu zituzten, eta igandean Distantzia Luzean lehiatu ziren.
Azpimarratzekoa da gure kirolarien emaitza bikainak:
• Ekain Fernández (M-16): 1. postua Distantzia Luzean eta 2. postua Tarte Ertainean.
• Aratz Beobide (M-18E): 1. postua Tarte Ertainean eta 2. postua sailkapen orokorrean.
Emaitza paregabe hauek indarra ematen diete apirilaren 17tik 20ra ospatuko den Espainiako Txapelketari begira.
