Joan den asteburuan, Euskal Mendizale Federazioa eta bere talde teknikoaren eskutik, Euskal Eskalada Selekzioak kontzentrazio/teknifikazio saio bat egin du L’Usine Escalade rokodromoan, Tarbes (Frantzia) hirian. Jardunaldi hau 2025eko eskalada txapelketen egutegi ofizialaren hasierari begira antolatu da, bai maila estatalean eta baita nazioartekoan ere.
Kontzentrazio honetan, Euskadiren ordezkari izango diren kirolari guztiak bildu dira, Zailtasun eta Bloke Estatuko Txapelketetan, baita Espainiako Kopako 6 probetan parte hartzeko. Horrez gain, IFSCk antolatu gabeko nazioarteko hainbat txapelketatan ere parte hartuko du Euskal Selekzioak, hala nola: L’Usine Tarbes (2025eko maiatza), Touta Bloc (Frantzia, 2025eko ekaina), eta beste zenbait.
Hautaketa eta 2025eko deialdia
Kirolariak hautatzeko irizpide teknikoak eta 2024ko Euskadiko Txapelketetan, bai eta Espainiako Txapelketan eta Kopan lortutako emaitzak izan dira kontuan.
Hona hemen 2025erako hautatutako kirolarien zerrenda ofiziala:
EUSKAL ESKALADA SELEKZIOA 2025
Sub 15
-
Mutilak: Markel Korta, Lur Guenetxea, Iraultza Azkue
-
Neskak: Emma Hernandez, Sofia Hernandez, Maddi Mendiburu
Sub 17
-
Mutilak: Eñaut Uson, Lier Perez, Ander Beitia
-
Neskak: Udane Mujika, Ines Allende, Elene Otermin
Sub 19
-
Mutilak: Gari Markuerkiaga, Asier Antunez
-
Neskak: Maddi Agirre, Elur Arteaga, Ainhoa Uskola
Nagusiak
-
Mutilak: Mikel Linazisoro, Asier Antunez
-
Neskak: Maddi Agirre
Erreserbak / Teknifikazioa
-
Mutilak: Asier Intxaurbe, Aiert Mendizabal, Haritz Urkiola, Jon Barrutia
-
Neskak: Libe Castillo, Idoia Martinez
Kontzentrazio honek hasiera ematen dio 2025eko denboraldiari, erronka eta aukera berriz beterik. Zorionak Euskal Selekzioko kide guztiei, eta indarrez aurrera!
Argazki galeria gure Flickr-en: https://flic.kr/s/aHBqjCeXY6
