Lehiaketaren ordutegiak:
• 08:00: Dortsalen banaketa.
• 08:50: Bilera teknikoa.
• 09:00: Sailkatze fasearen hasiera.

• 14:00: Sailkatze fasearen amaiera.
• 15:30: Kategorien isolamendua ixtea (baieztatu beharreko kategoriaren araberako ordutegi espezifikoa).
• 17:00: Finalen hasiera.
• 21:00: Finalen amaiera.
• 21:10: Sari banaketa.
• 21:30: Lehiaketaren amaiera.
Antolakuntzak beretzat gordetzen du ordutegiak aldatzeko eskubidea, lehiaketan zehar sor daitezkeen beharren arabera.
Kirol eskaladako probaren garapena:
Sailkapen-faseak nahitaez bete beharreko lau bide izango ditu, eta finaleko txandara sartzeko puntuagarriak izango dira.
Fase horretan, lehiakideak izango dira elkarren aseguramenduaren erantzule. Hala ere, lagun aseguratzailerik ez duten parte-hartzaileei aseguratzaileak jarriko dizkie antolakuntzak. Hori dela eta, kirolariei eskatzen zaie GriGri motako edo antzeko aseguratze-gailuak izatea, sailkapen-txanda honetan erabiltzeko
Lehiakide adingabeek kaskoa erabili beharko dute nahitaez. Antolatzaileek kaskoak emango dituzte kirolariren batek berea ez badu
Azken kanporaketara kategoria bakoitzean sailkatutako lehen sei kirolariak sartuko dira. Erronda honetan bide bakarra egingo da, “a vista” formatuan
Finalistak kategoria bakoitzerako jakinarazten zaien ordutegian isolatu beharko dira.
Azken faserako, antolakuntzak aseguratzaileak izango ditu. Lehiaketa EMFren Kirol Eskaladako Lehiaketaren Araudiak arautuko du.

