- Gure ordezkaritza podiumeko kutxara igo zen probaren talde onenaren moduan. Emakumezkoen kategorian, Lide Urrestarazuk laugarren postu bikaina lortu zuen, eta gizonezkoetan, Aitor Ajoriak eta Aitor Blancok zortzigarren eta hamargarren postuak eskuratu zituzten, hurrenez hurren.
Mendiko Lasterketako Munduko Kopak martxoaren 22an eman zion hasiera denboraldiari lehen probarekin. Gure taldea, oraingo honetan Lide Urrestarazu, Aitor Ajuria eta Aitor Blanco osatuta, maila bikainarekin estreinatu zen Merrell Skyrunner World Series-eko lehen proban, Acantilados del Norte (Kanaria Handiko La Palma). 29 km-ko eta 2.000 metroko desnibel positiboko ibilbidean, gure ordezkariek buruko postuetan borroka handia eman zuten, munduko zirkuitu tekniko eta gogorrenetako batean duten lehiakortasuna erakutsiz.

Emakumezkoen kategorian, Lide Urrestarazu eguneko protagonista nagusietako bat izan zen bere kategorian. Euskal korrikalariak podiumeko postuen lehian jardun zuen lasterketa osoan zehar, azken zatiraino postu pribilegiatuetan mantenduz. Hala ere, 10 segundoren alde txikiagatik, podiumeko lehenengo hiru postuetatik kanpo geratu zen, laugarren postuan amaituz, Oihana Kortazar euskaldunaren atzetik.
Gizonezkoen lehian, Aitor Ajuriak lasterketa bikaina egin zuen, ibilbidearen zati handi batean podiumeko postuetan mantenduz, Roberto Delorenzi eta Luca Del Pero gertutik jarraituz. Hala ere, azken bi kilometroetan zenbait postu galdu zituen eta, azkenean, helmugan zortzigarren postuan sartu zen, Merrell Skyrunner World Series-eko estreinaldian emaitza sendoa sinatuz.
Bestalde, Aitor Blancok konstante mantendu zen, proba osoan zehar hamargarren postuaren inguruan kokatuz. Azkenean, postu hori mantentzea lortu zuen helmugaraino, eta horri esker podiumera igo eta hamargarren sailkatuaren saria jaso zuen.
Emaitza horiei esker, gure selekzioak taldekako lehen postua eskuratu zuen podiumean, denboraldi zirraragarri bati hasiera bikaina emanez.

“Gure taldearen balantzea oso positiboa da, Munduko Kopako maila altuari aurre egiteko gai dela erakutsi duen talde batekin. Orain, hurrengo hitzordura begira gaude, Malagan“, azaldu du Joseba Usabiagak, EMFko Mendi Lasterkeetako batzordeko kideak. Bigarren proba horretan, talde berak lehiatuko du, eta Ander Gerrikaetxeberria, Ainara Alcuaz, Irune Vélez de Mendizabal eta Oier Zubeldia ere gehituko zaizkie.
Probako sailkapen orokorrari dagokionez, emakumezkoen kategorian garaipena Marta Martínez Abellánek eskuratu zuen, eta gainera, ibilbideko errekorra hautsi zuen. Gizonezkoetan, Luca Del Pero italiarra nagusitu zen, azken segundo oso estuetan, bederatzi segundoko aldea aterata zion Roberto Delorenziri suitzarrari. Halaber, nabarmendu nahi dugu Naiara Irigoyen nafarrak egindako lan bikaina, bosgarren postuan amaituz.
