MENDIKO LASTERKETETAKO 2025eko TEKNIFIKAZIO-DEIALDIA, GAZTEENTZAT

EMF-ko mendi lasterketen teknifikazio programak, deialdi irekia egiten du, 15 eta 20 urte (kadete, gazte eta junior mailak) bitarteko korrikalariei bideratuta. Deialdi hau IREKIA da federatuentzat eta federatu gabeentzat da

Deialdia Bedian -Bizkaian- egingo da, martxoaren 9an, 9: 30ean.

Aurten, ohiko teknifikazio taldeaz gain, teknifikazio talde aurreratua sortuko da
Dutxatzeko aukera izango da. Ostean, hamarretakoa eta hitzaldi txiki bat egingo da, 2025 urtera begira teknifikazio programaren azalpenak jasotzeko. Beraz, derrigorrezkoa izango da izen ematea (epea: otsailaren 25etik martxoaren 5era)

Garrantzitsua da gurasoen presentzia, hizpide izango ditugun gaiengatik. Garraioa korrikalariaren ardura izango da.

● Informazio gehiago

Hautaketa-testa denez eta eskakizun fisiko handikoa, honako jarraibide eta betekizun hauek gomendatzen dira:
1) Atseden egokiarekin iristea gomendatzen dugu, tapering astean edo entrenamendu-karga txikiarekin
2) Karbohidratoak hartzea gomendatzen da, bai aurreko egunean, bai gosarian.
3) Gomendatzen da testa egin aurretik eta ondoren elikagai motaren bat ekartzea (platanoa, gela, barratxoak, guayaba…)
4) NAHITAEZKOA da manta termikoa, zira eta softflask ekartzea.

Similar Posts