XXXV. SAKANAKO IBILALDIA

26/04/25 - 06:00 am

Irurtzun

IRATXO Elkartea

XXXV. SAKANAKO IBILALDIA

www.iratxoelkartea.com

ERNE!! KONTROLETAN EZ DA EDALONTZIRIK IZANGO. PARTE-HARTZAILE BAKOITZAK BEREA ERAMAN BEHAR DU

IBILALDI LUZEA

Euskal Herriko Iraupen Luzeko Ibilaldien zirkuiturako baliagarria baita Nafarroako Iraupen Luzeko Zirkuiturako ere.

Ibilbidea: Irurtzun (0), Urritzola (3.400 m), Euskal Herriko Erdigunea (14.800 m), San Donato (18.100 m), Uharte Arakil (25.300 m), S. Migel (30.000 m), Madotz (38.600 m), Larrazpil (41.500 m), Goldaratz (44.000 m), Latasa (46.200 m), Trinitatea (51.300 m), Irurtzun (54.300 m).

Luzera: 54 km

Desnibel positiboa: 3.300 m

Iraupena: 11/12 ordu

Irteera ordua: 06:00

IBILALDI MOTZA

Nafarroako Iraupen Luzeko Zirkuituan sartua dago.

Ibilbidea: Irurtzun (0), Etxeberri (3.500 m), Santiago Itxasperri (6.000 m), Madotz (10.000 m), Larrazpil (13.000 m), Goldaratz (15.500 m), Latasa (17.500 m), Trinitatea (23.000 m), Irurtzun (25.500 m).

Luzera: 25,5 km

Desnibel positiboa: 1.440 m

Iraupena: 6 ordu inguru

Irteera ordua: 08:00

16 urtetik beherakoek gurasoen edo tutoreen baimena behar dute ibilaldietan parte hartzeko.

Baimena jaisteko hemen

IBILALDI TXIKIA

Ibilbidea: Irurtzun, Trinitatea, Latasa, Arrantzaleen xenda, pasarela, Irurtzun.

Luzera: 14 km

Desnibel positiboa: 736 m

Iraupena: 4/5 ordu inguru

Irteera ordua: 09:30

14 urtetik beherako neskato eta mutikoek pertsona heldu baten laguntza izan behar dute, beraien arduraduna izango dena.

IZEN-EMATEAK

Apirilaren 1etik apirilaren 22ra bitartean:

www.zirkuitua.com

Izen-emateetan eta osasun-puntuetan NANaren edo pasaportearen izena agertu beharko da.

EGUNEAN BERTAN EZ DA IZEN-EMATERIK ONARTUKO!

PREZIOAK

Ibilaldi luzea eta motza:

  • Federatuak: 18 €

  • Federatu gabeak: 20 €

Ibilaldi txikia:

  • 16 urtera artekoak: 8 €

  • 16 urtetik gorakoak:

    • Federatuak: 15 €

    • Federatu gabeak: 17 €

     

 

Aurten, El Salvador Elkartasunarekin elkartasunez, izen-ematearen 2 € haientzat izango dira.

OHARRAK

  • Irteera lekua: Atakondoa frontoia

  • Helmuga: Foruen Plaza

  • Arratsaldez, txikientzat rokodromo bat egongo da

  • Atakondoa eskolako gimnasioan lo egiteko aukera egongo da (ez da erreserbarik behar)

  • Amaieran dutxa zerbitzua egongo da

  • Iratxo Elkarteko taberna 05:30etik aurrera irekita egongo da

Informazio gehiago:

www.iratxoelkartea.com

[email protected]