Itxinape Mendiko Taldeak XXXV. Iraupen Ibilaldia antolatzen du, Orozkon Urriaren 5an egingo delarik. Urteera Orozkoko plazatik izango da, goizeko 7.30etan. Martxa Euskal Herriko Federazioak antolatzen duen iraupen luzeko martxen zirkuituaren barnean dago.
Aurten bi ibilaldi ezberdin izango dira:
Txikiak: 26km izango ditu.
Handiak: 36km izango ditu .
Izen emoteak Irailaren 18.ean irekiko dira eta doainik dira.


