26/04/26 -

Otxandio

COBI

Egitaraua

2026ko apirilaren 26a, igandea

Informazio erabilgarria

2026ko apirilaren 26an, igandea, XII. Jesus de la Fuente Orientazio Zirkuitu Herrikoiaren bosgarren proba ospatuko da Otxandion. Gainera, Euskal Herriko Orientazio Kopa (EHOK) 2026 osatzen duten lau probetatik bigarrena izango da.

Proba lau ibilbideetako bat egitean datza (horia, laranja, gorria edo beltza).

Parte-hartzaileak mailaka irtengo dira, banaka edo taldean, eta “baliza start” izeneko lasterketaren hasierako baliza markatuko dute. Ondoren irteeran emango zaien mapan markatuta dauden puntuetatik (balizak) ordena egokian igaroko dira aproposena deritzoten bidetik. Proba zuzentzat joko da parte-hartzaileek beren ibilbideko baliza guztiak proposatutako ordenan markatuz egiten badute. Proba helmugako baliza markatzen den unean amaituko da.

Puntu bakoitzetik igaro dela ziurtatzeko, parte-hartzaile bakoitzak txip elektroniko bat eramango du SPORTident sistemarekin. Txip elektronikoarekin ibilbidean zehar dauden estazio elektronikoak markatuko ditu dagokion ordenan. Txip hori lehiaketa zentrora iristean topatuko duten estazio elektroniko berezi batean deskargatuko da. Eremu horretan bertan egongo da hornidura gunea.

Bestalde, 2018an egindako proba herrikoiaren mapa eskuragarri dago lur-eremua nolakoa den ideia bat izateko.

Parte-hartzaile bakoitzaren betebeharra izango da Lehiaketa Zentrotik igarotzea, ibilbide osoa egin ez badu ere, antolakuntzak inor galdu ez dela kontrolatu ahal izateko.

 

Irteera

Lehiaketa Zentroa Mainondo pilotalekuan (Otxandio) egongo da.

Irteerarako bidea seinaleztatuta egongo da kartelekin eta zintekin. Lehiaketa Zentrotik irteerarako distantzia 1000 m-koa da.

Partaideen harrera 9:30etatik aurrera egingo da eta lehenengo irteera 10:00tatik aurrera egingo da. Partaideak minutu bat edo bi minututako tartearekin modu mailakatuan irtetzen joango dira. Azkenenengo irteera 12:00etan izango da. 

Gogoratu minuturo edo bi minutuz behin ateratzen dela, lasterketan pilaketak saihesteko eta parte-hartzaileen kontrol hobea ahalbidetzeko. Helmuga azken irteera baino hiru ordu geroago itxiko da, parte-hartzaile guztiek lasterketa-denbora bera izan dezaten. Helmuga itxi baino lehen itzuli beharko da, ibilbidea amaitu ez bada ere.

Ez da beharrezkoa 9: 30ean bertan egotea. Nahikoa da Lehiaketa Zentrora joatea irteera hartu nahi duzun ordua baino pixka bat lehenago. Zuk aukeratu goiztiarra izan nahi duzun edo lasaiago hartu nahi duzun. 

9:45 inguruan orientazio kirola ezagutzen ez dutenentzako hitzaldi labur eta oso oinarrizko bat egingo da. Hitzaldi honetan emango diren jarraibideekin posible izango da froga modu egoki batean egitea. Hitzaldira joan nahi baduzu puntuala izan beharko duzu.

Nola jardun baldin eta…

Irteera gunearen ondoan, START baliza egongo da kokatuta. Baliza horretan sportident txipa txertatu ondoren, kirolari bakoitzaren denbora zenbatzen hasiko da.

 

Helmuga

Helmuga/meta gunea lehiaketa zentrotik 1100 metrora egongo da. Lehiaketa zentrora itzultzeko bidea zintekin eta kartelekin seinaleztatuta egongo da.

Helmugako baliza pmarkatu ondoren Lehiaketa Zentrora itzuli eta bertan Sportident txipa deskargatu beharko da. Deskargan lasterketan egindako denbora (denbora partzialak eta totala) azaltzen duen paper zatia jasoko dute parte-hartzaileek.

Honen ostean, hornidura puntutik pasa zaitezkete indarrak berreskuratzeko. Mesedez, postu honetatik pasatzerakoan sortzen duzuen zaborra, behar bezala banatu (plastikoak, papera, errefusa…). Matxarda eta/edo iparrorratza maileguan eskatu duenak Lehiaketa Zentroan itzuli beharko du bere ibilbidea amaitutakoan.

 

Aparkalekua

Mapa interaktiboan

Aparkaleku nagusia (P1) Mainondo pilotalekuaren eta Otxandioko igerilekuen ondoan egongo da. Otxandion beste aparkaleku publiko batzuk daude. P2, zabalxeagoa, Iturrizar pasealekuan dago, eta P3, txikia, herriaren iparraldeko sarbidean. Hilerrira sartzeko zuzenean dagoen P4 aparkalekuan ere plaza gutxi batzuk daude. Antzinako Aduanatik aurrera, eskuinaldean eta lerroan bakarrik aparkatu ahal izango da. Beste zonalde batzuk ere badaude industrialdeetan (P5) eta asteburuan ez dute lanik egiten.

Adierazitako edozein tokitan, ibilgailuak behar bezala aparkatuta geratu beharko dira, jabetzetarako sarbidea oztopatu gabe eta beste ibilgailu batzuei pasabidea oztopatu gabe. Kontuan izan behar da P2 eta P3 aparkalekuak Otxandion bizi direnek ere erabiltzen dituztela. Beraz, aparkaleku horietan, plaza-kopurua murriztu egingo da.

Horregatik, biziki eskatzen dugu autoa partekatzeko. Otxandiora etortzeko lekuaren arabera, autoak Barazarren Barazarren, Zumeltzan, Urkiolako Santutegian edo Legution utzi daitezke. Aukera horietako edozein ez dago Otxandiotik 6-7 kilometro baino gehiagora. Bertatik, ibilgailuak ahalik eta beteen daudenean, erraza eta azkarra da Otxandiora hurbiltzea.

 

Informazio teknikoa

Mapan dugun lursailak ez du desnibel handirik, mendi-magal batzuk izan ezik. Hegoaldea, Otxandiotik hurbilen dagoena, antropizatuago dago, eta abereak bazkatzeko zelaiak, lur hesituak, jabetza pribatuak, herri-lurrak… dira nagusi. Iparraldera eta ipar-ekialdera urrundu ahala, basoak ugaritzen doaz. Bertan baso mota desberdinak aurkituko ditugu (bertako pagadi eta hariztial eta landatutako eta altzifre eta alertzeak). Baso batzuek oso sarkortasun ona dute (pagadiak, altzifre helduak), baina landaretza baxua duten eremuak ere aurki daitezke, sasiak eta iratzeak oso ohikoak direlarik. Horregaitik polainak eta mahuka luzeko jantziak erabiltzea gomendatzen dugu. Urte sasoi honetan, iratzeak oraindik apur bat erorita daude. Sasi eremu batzuk 3 berde gisa margotu dira zeharkaezinak direlako, baina, oro har, marradura aukeratu da sasitzak irudikatzeko.

Maparen eremua hainbat haranek zeharkatzen dute, gutxi gorabehera iparraldetik hegoaldera doazen ibai edo errekekin. Gune zingiratsuak edo hezeak ere baditu, beharbada apirilaren amaieran neguan egon ohi diren bezain hezeak ez direnak. Ibilbide batzuetan gomendagarria da ordezko oinetakoak eramatea, lasterketaren ondoren aldatzeko.

Pisten eta bidexken sarea oso zabala da, eta, beraz, ibilbide batzuetan, horrelako bideak erabiliz egin ahalko dira distantzia gehienak.

 

Ibilbideak eta distantziak

Lau ibilbide ezberdin egongo dira: Distantziak eta desnibelak aurrerago argitaratuko dira. 

Heldu baten laguntzarekin parte hartzen duten umeentzako aukerarik onena. Orientazioa dosi txikietan nahi dutenentzako ere aukera ezin hobea. 

Ibilbide laranja aproposa da orientazio kontuetan ohitura apur bat daukatenentzat. Zailtasun teknikoa eta fisikoa ertaina da.

Orientazioan trebatutako pertsonentzako egokia den ibilbidea. Zailtasun tekniko eta fisikoa handiagoa izango du.

Orientazioan murgilduta daudenentzat egokia. Zailtasun tekniko eta fisiko handiena duen ibilbidea da. 

Kontuz: Ibilbide gorria edo beltza egin eta pintza elektronikoa alokatzen dutenek kontuan izan behar dute txip horiekin (SI CARD 8) pikatu daitezkeen balizen gehieneko kopurua 30ekoa dela, edozein ibilbide egiteko nahikoa, baina kontuz ibili beharko da akats baten ondorioz beste baliza batzuk ez pikatzeko (memoria beteko lukete).

 

Mailak

 

Materiala

Frogan parte hartu ahal izateko, iparrorratz bat eta SPORTident txip elektoniko bat beharko dituzu. Iparrorratzik ez izatekotan, lasai ibili, irteeran, orientazio-iparrorratz batzuk egongo dira behar dituzteneei uzteko (kopuru mugatua dugu).

Froga honetan kronometraje sistema elektronikoa egongo da (SPORTident; Air sistema ere martxan egongo da);  eta part-ehartzaileek Sportident txipak alokatzeko aukera izango dute.

Sistema honen bidez emaitzen kudeaketa hobeago eta azkarrago bat lortuko da eta, gainera, parte-hartzaileek errazago txertatuko dute txip elektronikoa balizetan dauden gailuetan. Txipa galduz gero, balio duena ordaindu beharko da (40 euro).

Ekipazio pertsonala

Mendiko arropa erosoa, paseo bat emateko, edo arropa teknikoa, korrika egin nahi baduzu. Gomazko takoak dituzten oinetakoak (urte sasoi honetan ohikoa da pista batzuek lokatza izatea).

Ibilbide laranja, gorri eta beltzetan hankak polaina, kaltzeta edo antzekoekin estalita eramatea gomendatzen da.

 

Prezioak

 

Norberaren Kirol Asegurua

Mendi edo orientazio kirolerako asegururik ez baduzue, hau da, FEDO edo mendiko lizentzia, eguneko asegurua kontratatzea beharrezkoa da. Kirol aseguru honek izen emate bakoitzeko 3 euroko balioa du. Asegurua baliozkoa izateko izen-ematea egiterakoan datu guztiak bete beharko dira (izena, bi abizenak, NAN zk., eta jaiotze data).

FEDO edo EMF lizentziarik ez duten laguntzaileak ez zigortzeko, istripu-aseguru bat izan nahi dutenentzako eta inskripzio oso bat ordaintzeko egoeran ez badaude, laguntzaileentzako asegurua soilik duen inskripzio-modalitate berri bat ireki dugu, 4 eurokoa, eta horrek hornidurarako eskubidea ere ematen du. 

 

Inskripzioak eta ordainketa

Deporticket bidez. HEMEN

Azken eguna: apirilaren 22an, asteazkena, 23:59tan. Une horretatik aurrera, izena emateko formularioa ixten da.

 

Zein kolektibori zuzentzen zaion

Orientazioa gustuko duten pertsonak, kirola egiteko gogoa duten familiak, martxak gustuko dituzten pertsonak.

 

Ekitaldiaren kirol-maila

Orientazio proba herrikoi bat da.

 

Ingurumena errespetatzeko jarraibideak (aldizkari teknikoetan eta erregelamenduetan argitaratuak)

ANIMATU ETA PARTE HARTU!

JARDUERAREN ARRISKUEI BURUZKO INFORMAZIOA

AUTOBABESERAKO ETA LARRIALDIETARAKO PLANA

Jardueraren berezko arriskuak identifikatzea, aztertzea eta ebaluatzea. Lasterkarientzako segurtasun-gomendioak, sinbolo bereziak eta larrialdi-abisuen prozedura, istripurik izanez gero.

PROBAREN IZENA: XII Jesus de la Fuente Herri Zirkuitua – Otxandio eta EHOK 2026

DATA: 26/04/2026

LEKUA: Otxandio (Bizkaia)

KIROL MODALITATEA: Oinezko orientazioa

LASTERKARIENTZAKO ARRISKUAK:

Lesioak: Parte hartzaileak muskulu lesioak izan ditzakete, muskulu neke posiblearen ondorioz. Lesio horiek muskulo tirakadak izaten dira. Erorketak edo bihurrituak direla medio. Horretarako, antolakuntzak botikin oso bat du lehen sendabideetarako. Ebakuazioren bat egin behar izanez gero, 112 zenbakira deituko da.

Deshidratazioa: Deshidratazioari aurre egiteko, parte-hartzaileek beren edaria eraman beharko dute, edo ibilbidean egon daitezkeen iturriak erabili. Probaren amaieran hornidura likidoa egongo da.

Beste arrisku batzuk: Erorikoak; talka parte-hartzaileekin, ikusleekin; muturreko klima-baldintzak eta hezetasun-baldintzak; bideen egoera; intsektuen ziztada posibleak. 

Bide-segurtasuneko neurriak zorroztuko dira. Parte-hartzaile bakoitza bere segurtasunaren erantzule izango da.

ARRISKU PUBLIKOAK ORO HAR:

Bertaratzen diren ikusleei dagokienez, arrisku ohikoenak estropezuen ondoriozko erortzeak izan daiteke.