Teknifikazio alpetarraren astea Mont Blanc mendigunean. 2025ko uztailaren 2tik 9ra

Baldintzen balorazioa, erabaki desberdinak, taktika eta logistika, lurraren ezagutza… Hauek guztiak izan dira EMFko Alpinismoko Teknifikazio Taldeak azken irteeran landu dituen alderdi nagusietako batzuk. Horiei gehitu behar zaizkie alderdi teknikoak, hala nola, entzordamendu desberdinen kudeaketa, aurrera egiteko eta jaisteko aseguramenduak, eta pitzaduretako erreskate-teknikak.

Jarduera lehenengo egunetan garatu zen Albert 1. eremuan, Suitzako mendigunearekin muga egiten duen gunean. 2025eko uda honetan baldintzak oso lehorrak izan dira mendigune osoan, eta eguraldia, berriz, oso epela izan da, gauez eta arratsaldez ekaitzekin tartekatuta. Aklimatatzeko, lehenik Aguille du Tour igo genuen, eta ondoren Forbes arista jarraituz Aguille du Chardonnet-era (3.824 m) iritsi ginen.

Bigarren fasean mendiguneko alde italiarrera joan ginen, eta Torinoko aterpea hartu genuen erreferentziatzat. Eguraldi oso txarrarekin sartu ginen eremu horretan, baina hala ere, Marbresen arista zeharkatu genuen amaieraraino.

Elurte handiak zirela eta, azkenean mendigunearen alde frantsesera mugitu ginen, Cosmiques babeslekura. Nahiz eta elur asko egon, Cosmiques arista eskalatu genuen Aguille du Midira arte.

Taldearen kohesioa, elkartasuna eta jardueren garapenean parte-hartzaileek izan duten baterako lana azpimarratzeko modukoak izan dira.

Teknifikazio alpetarraren astea Mont Blanc mendigunean

Similar Posts